Categorías: albisteak-berriak

Eudel eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan

  • Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei prestakuntza eman zaie
  • Saio horiek Berdinsarearen gainerako sentsibilizazio-ekimenekin bat egiten dute, jai-gune seguruak eta eraso matxistarik gabeak lortzeko

Emakundek eta EUDELek, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen bitartez – Berdinsarea-, Berdintasuneko Tokiko Jaien Laborategiaren bi saio bultzatu dituzte, euskal udalerrietako teknikarien eta politikarien prestakuntzan aurrera egiteko.

Oraingoan, gizonen erantzukizunean eta inplikazioan jarri da arreta. Gizonduz Berdintasunaren aldeko gizon eta maskulinitateen Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin, bi tailer egin dira gizonek jai-guneetan nola parte hartzen duten eta ingurune horietan eraso matxisten prebentzioan duten zeregina aztertzeko.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gogorarazi du gizonen inplikazioa erabakigarria dela berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta are gehiago tokiko jaien gai zehatzean. Adierazi duenez, «herri eta hiri gehienetan urrats nabarmenak eman dira eta guztiok dugu jaietan espazio libre eta seguruak eraikitzeko ardura «.

Elgarrestak azpimarratu duenez, ekimen horien azken helburua da «jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, beti gogoan izatea emakumeentzako espazio seguruak eta askatasunezkoak izan behar dutela, eraso matxistarik gabekoak».

EUDELen ordezkari gisa, Nati López de Munain Burgeluko alkateak ere parte hartu du tailerretan. «Udalerriok aukera dugu praktika berdinzaleagoak entseatzeko, non pertsonek, gizonek eta emakumeek, beren aniztasun osoan, espazio guztiak partekatzen dituzten eta elkarrekin bizitzeko eta jaiez gozatzeko aukera duten, baldintza berdinetan: ikusgarritasunean, ospatzean eta parte-hartzean».

Gizonduz-eko prestatzaile Josetxu Rivierek zuzendu ditu bi jardunaldiak, bata politikariei zuzendua eta bestea berdintasuneko teknikariei eta herriko jaien antolaketan inplikazioa duten beste udal-eremu batzuetako teknikariei. Maskulinitateei eta berdintasunari buruz hausnartzeaz gain, gizonak berdintasuna lortzera eta indarkeria matxistaren aurka egitera bideratutako esku-hartze metodologiak ere landu dira, bai eta gizonek jai-guneetan duten parte-hartzeari buruzko egoera praktikoak ere.

Aldi berean, Emakundek, urtero bezala, sentsibilizazio-materialak zabalduko ditu erakundeen artean, errespetuzko jaiak eta erasorik eta jarrera matxistarik gabekoen aldekoak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bengoetxea lehendakariordea: “Venezian egotea Euskadi munduko kultur mapan kokatzea da”

Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…

1 hora hace

García Chueca: “C5 linea berriari esker, Karrantzak eta Enkarterrik konexio handiagoa eta hobea izango dute Bizkaian, garraio publiko jasangarriaren bidez”

Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…

1 hora hace

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du, hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…

1 hora hace

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…

1 hora hace

Ertzaintzak eta Durangoko Udaltzaingoak hitzarmen bat sinatu dute baliabideak eta informazioa denbora errealean partekatzeko eta segurtasuna hobetzeko

Hitzarmenak datu-baseen elkarrekiko lotura, kriminalitateari eta arriskuei buruzko informazio-fluxu etengabea, eta larrialdiak eta ekitaldi masiboak…

1 hora hace

Mikel Jauregi sailburuaren hitzak Herri-Irratian izandako elkarrizketan

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua den Mikel Jauregik gaur goizean Radio Popular-Herri…

1 hora hace