Categorías: albisteak-berriak

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak urrezko kate bat kendu zion indarrez tira eginda Arabako hiriburuko Koroatze auzoko kale batean oinez zihoan emakumeari.

Lapurreta apirilaren 7ko gauean, bederatzi eta erdiak aldera, gertatu zen. Biktima, espainiar nazionalitateko 81 urteko emakumea, Gasteizko Koroatze auzoko kale batean oinez zihoanean, bat-batean, gizon bat hurbildu zitzaion atzetik eta, indarrez tira eginda, lepoan zeraman urrezko katea kendu zion.

Lapurreta egin ondoren, lapurrak berehala ihes egin zuen patinete batean.  Emakumeari beste pertsona batek lagundu zion, eta gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman zion.

Gasteizko Ertzain-etxetik dagokion ikerketa jarri zuten abian indarkeriaz egindako lapurreta argitzeko eta inplikatua identifikatzeko. Egindako ikerketen ondorioz, atzo, asteazkena, arratsaldean aurkitu eta atxilotu zuten lapurra, magrebtar jatorriko 23 urteko gizona.

Atxilotua beste behin ere atxilotu zuten lapurreta batengatik, kasu horretan ere Arabako hiriburuan oinezko bati egin zion lapurreta, eta epailearen eskuetan jarri dute zegozkion polizia-izapideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bengoetxea lehendakariordea: “Venezian egotea Euskadi munduko kultur mapan kokatzea da”

Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…

1 hora hace

García Chueca: “C5 linea berriari esker, Karrantzak eta Enkarterrik konexio handiagoa eta hobea izango dute Bizkaian, garraio publiko jasangarriaren bidez”

Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…

1 hora hace

Eusko Jaurlaritzak Gaixotasun Infekzioso Emergenteen Aholku Batzordea aktibatu du, hantabirusak eragindako alerta hurbiletik jarraitzeko

Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…

1 hora hace

Eudel eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan

Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…

1 hora hace

Ertzaintzak eta Durangoko Udaltzaingoak hitzarmen bat sinatu dute baliabideak eta informazioa denbora errealean partekatzeko eta segurtasuna hobetzeko

Hitzarmenak datu-baseen elkarrekiko lotura, kriminalitateari eta arriskuei buruzko informazio-fluxu etengabea, eta larrialdiak eta ekitaldi masiboak…

1 hora hace

Mikel Jauregi sailburuaren hitzak Herri-Irratian izandako elkarrizketan

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua den Mikel Jauregik gaur goizean Radio Popular-Herri…

1 hora hace