25_0003 Trafiko istripu baten ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Deban
Servicio de prensa
2025-01-03
Kamioi batek istripua izan du Itziarko tunelaren irteeran, eta, ondorioz, AP-8 autobidea itxi behar izan dute Deba parean, bi noranzkoetan. Gidaria zauritu egin da eta zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratzen ari da.
Ezbeharra gaur goizeko zortzietan gertatu da, kerosenoa zeraman zisterna-kamioi bat errepidetik atera eta irauli egin denean, Itziarko tunelaren irteeraren parean, AP-8 autobidean.
Irunerako noranzkoan zihoan ibilgailua gurutzatuta geratu da, eta galtzadaren bi noranzkoei eragin die. Larrialdi Zerbitzuko baliabideak lanean ari dira gidariari laguntzeko eta garraiatzen duen ibilgailua eta zama kentzeko. Trafikoa N-634 errepidetik desbideratzen da, ordezko bide gisa.
Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…
Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…
Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…
Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…
Hitzarmenak datu-baseen elkarrekiko lotura, kriminalitateari eta arriskuei buruzko informazio-fluxu etengabea, eta larrialdiak eta ekitaldi masiboak…