25_0014 Lemoan atxilotu dute, saltoki batean obrako pikatxoi batekin lapurreta egiten saiatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-01-07
Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Lemoan, indarra erabiliz saltoki batean lapurreta egitea leporatuta. Ustezko lapurrak erreminta batekin kolpatu du establezimenduko erakusleihoa.
Gaur goizaldeko 03:00ak baino minutu batzuk lehenago, herritarren babeserako patruila bat Lemoara agertu da, telefono bidez abisu bat jaso ondoren. Berriemailearen arabera, burua estalita zuen gizon bat saltoki bat kanpotik kolpatzen ari zen lapurreta egitera sartzeko.
Ertzainek lokaletik metro gutxi batzuetara ikusi dute ustezko egilea, eta ihes egiten hasi da objektu bat lurrera botata. Susmagarria sasitza batean sartu da, baina ezin izan du aurrera jarraitu, eta patruilak harrapatu eta identifikatu du. Gazteak lurrera bota duen objektua erakusleihoa hausteko erabili duen obrako pikatxoi bat zen.
Horren aurrean, patruilak atxilotu egin du gaztea, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotua datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.
Ertzainek 56 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Arabako hiriburuan, leiho bat behartuta sartu…
Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…
Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…
Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…
Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…