Arabako Parke Teknologikoan kokatuta, ZAEC nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularreko teknologien ikerketan eta garapenean erreferente globala izan nahi duen oinarri teknologikoko startup bat da. Horretarako, azpiproduktu berritzaileak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien hondakinetatik, batez ere mahastizaintza eta ardogintzatik, ikuspegi jasangarri eta eraginkorra aplikatuz. “Tratatu gabeko hondakinak baliabide baliotsu bihurtzea da gure egiteko, ziklo ekonomiko garbiago eta iraunkorrago bat sustatuz“, azaldu dute enpresatik.
Nekazaritzako elikagaien arloan proiektu berritzaileak garatzearekin batera, I+G+b arloko aholkularitza-zerbitzu adituak eskaintzen dizkie enpresei, gobernu-erakundeei eta erakundeei, hainbat sektoretan hazkundea eta berrikuntza sustatuz. “Gure ikuspegia hondakin bakoitza baliabide bihurtzen den mundu batera bideratzen da, enpresa eta gobernu-praktika arduratsuagoak eta jasangarriagoak lortzeko aldaketa bultzatuz.”, adierazten dute.
Eraldaketa hori gidatzeko, empresa berritzaile honek “ingurumen-inpaktua murrizteko eta ekonomia zirkular fisiko bat sustatzeko” konpromisoa hartzen du, eta bere bezeroei irtenbideak eskaintzen dizkie beren hondakinak “ahalik eta gehien aprobetxatu ahal ditzatzen, etorkizun garbiago eta iraunkorrago bat lortzeko lagundu dezaten”, nabarmendu dute ZAECetik.
Startup honen jarduera-ardatzen artean, ingurumen-jasangarritasunera bideratutako etengabeko berrikuntza sustatzearen aldeko apustua nabarmentzen da. Horrekin batera, beren eta beren bezoen ingurumen-inpaktua eta minimizatu nahi dute “hondakinak murriztea eta baliabideak berrerabiltzea sustatzen duten soluzioekin”, zehaztu dute. Enpresa honen beste balio bereizgarri bat da sektore eta erakunde desberdinen arteko lankidetzaren alde egiten duen lana. Honek laguntzen die “gure ingurumen eta berrikuntza helburuak lortzen”, azpimarratzen durte.
Ertzainek 56 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Arabako hiriburuan, leiho bat behartuta sartu…
Bidaia instituzionalaren hirugarren egunean, Veneziako Bienalaren 61. edizioa bisitatu dute, arte garaikidearen nazioarteko ekitaldi nagusitzat…
Aste honetan Arangurenen C4 linearekin lotzen den tren-anezka jarri da abian. Hiru tren gehiago izango…
Osasuneko sailburuordeak, Gontzal Tamayo doktoreak, sailburuordea bera buru den Aholku Batzorde hau aktibatu du, egoera…
Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…