Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Galdakaon indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten ikerketaren ondoren

Ibaizabalgo Ertzain-etxeko agenteek bi gizon atxilotu dituzte joan den abenduaren 1ean Galdakaon indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bestalde, Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie, ikertu gisa, bi atxilotuei, katea lapurtu aurreko orduetan egindako beste hiru deliturengatik.

Atxiloketak atzo, igandea, arratsaldean egin zituzten Sondikan (Bizkaia). Ertzaintzako uniforme gabeko baliabideak atxilotzeko agindu bat exekutatzera joan ziren, gizon bati indarrez tira eginda kate bat indarkeriaz lapurtzeagatik Ibaizabalgo Ertzain-etxeak egindako polizia-ikerketa baten ondorioz.  

Ertzaintzak ikertutako egitateak joan den abenduaren 1ean gertatu ziren Galdakaoko Bekea auzoko baseliza baten inguruan. Eguerdiko hamabiak aldera, bi pertsona hurbildu zitzaizkion biktimari, adineko gizon bati, paseatzen ari zen bitartean. Bi akusatuek indarkeriaz jardun zuten gizonaren aurka, eta, urrezko katea kentzeko, lepotik indarrez heldu eta lurrera bota zuten. Jarraian, bi gizonek ihes egin zuten Usansolorako norabidean. Jasandako erasoaren eta indarkeriaren ondorioz, lurrera erori zenean biktimak lesio makatua jasan zuen ezkerreko ukondoan, eta betaurreko graduatuak hautsi zitzaizkion. Zauriak ez ziren larriak izan biktimaren osotasun fisikoarekiko egileen mespretxuarekin kontrajarrita. 

Ibaizabalgo Ertzain-etxera atxikitako agenteek egindako ikerketari eta erasotzaileak  emandako laguntzari esker, atzo, igandea, atxilotu zituzten indarkeria erabiliz egindako lapurretaren ustezko bi egileak. 

Bestalde, ikerketaren ondorioz, Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie, ikertu gisa, bi atxilotuei, katea lapurtu aurreko orduetan egindako beste hiru deliturengatik. Ikerketaren arabera, egun berean, abenduaren 1ean, 02:30 aldera, bi atxilotuek indarrez tira eginda eta indarkeria erabiliz lapurreta egin zuten Erandioko Astrabudua auzoko diskoteka batean. Handik lau ordura, bi akusatuak Barakaldoko Foruen Pasealekuko metro-geltokian identifikatu zituzten emakume bati eraso egiteagatik, ziurrenik lapurreta bat tarteko.  Eta, azkenik, egun horretan bertan, goizeko hamar eta erdiak aldera, gizon bati atzetik segi zioten Galdakaoko Zuazo auzoan lapurreta egiteko asmoz. Biktimak ihes egin zuen egoeraz jabetu zenean. 

Horren guztiaren arabera, bi atxilotuak, 20 eta 19 urtekoak, indarkeria erabiliz lapurretan aritzen dira, euren polizia-aurrekariek egiaztatzen duten bezala. Bi akusatuek bikotean jarduten dute, eta aukeratutako biktimaren defentsa ezeztatzen dute oldarra eta eraso fisikoak erabiliz. Bi atxilotuek polizia-egoitzan jarraitzen dute beharrezko eginbideak betetzeko, agintari judizialaren eskuetan jarri bitartean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Enpresari bat atxilotu dute, zuntz optikoaren instalazioan langile atzerritarrak lanean esplotatzeagatik

Ertzaintzak, Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Atalaren bidez (SICPJ), 38 urteko enpresaburu bat atxilotu du,…

3 mins hace

Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik

25_0319 Gizon bat atxilotu dute Bilbon gazte bat arma zuri batekin zauritzeagatik Gizon bat atxilotu…

2 días hace

Sei pertsona atxilotu dituzte eta bat ikertu Getxon droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Azken hilabeteotan, Ertzaintzak, Getxoko eta Leioako udaltzaingoen laguntzaz, operatibo bat gauzatu du Getxon droga-trafikoan ziharduen…

2 días hace

Ebasketa eta iruzurra leporatuta atxilotu dute, Donostiako diskoteka batean lapurtutako bankuko bi txartel erabili ondoren

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, iruzur-delitu bat eta ebasketa-delitu bat…

2 días hace

“Udaberriko Bertso Saioak” vuelve a Santutxu este mes con tres sesiones y un bertso-poteo

El Ayuntamiento de Bilbao reúne a los nombres más actuales del bertsolarismo en Santutxu los…

2 días hace

ELA convoca una jornada de huelga en Euskotren para el 21 de mayo

El sindicato ELA ha convocado una jornada de huelga para el 21 de mayo que…

2 días hace