Categorías: albisteak-berriak

Donostiako etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute

Ertzainek 33 urteko gizon bat atxilotu dute larunbatean, Donostiako etxebizitza batean indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak, patruila batek harrapatu egin duela ikusita, sarrailak irekitzeko erabilitako hainbat erreminta bota ditu eraikineko igogailuaren zulotik.

Gaueko hamaikak aldera, emakume batek Ertzaintzari jakitera eman dio Gros auzoko bere etxebizitzara iritsi berria dela eta sarrerako ateko sarraila manipulatuta zegoela ohartu dela, bere giltzarekin jiratzeko eta irekitzeko zailtasunak izan baititu. Gainera, adierazi duenez, eraikinekoa ez den gizon batekin gurutzatu da eskaileretan.

Berehala, herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak bertaratu dira, eta, atarira sartzean, igogailuaren zulotik metalezko objektuak erortzen entzun dute. Agenteek eskaileretan jaisten ari zen gizon bat geldiarazi eta identifikatu dute. Gizonak aurrekariak ditu batez ere jabetzaren aurkako egitateengatik, horietako batzuk etxebizitzetan egindako lapurretengatik. Gainera, egiaztatu dute gizona ez dela eraikinean bizi, eta hasiera batean esan du ezagun bat bisitatzera joanda zegoela.

Esku hartu duten ertzainek, igogailuaren teknikari baten laguntzaz, bumping eta impresioning tekniken bidez sarrailak irekitzeko erabiltzen diren erremintak eta objektuak eta hainbat giltza aurkitu eta berreskuratu dituzte igogailu-zuloaren hondotik.

Ebidentzia horien aurrean, identifikatua lapurreta egiten saiatzeagatik atxilotu dute.  Gizona dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren eramango dute Epaitegira. Ertzaintzak ikerketa zabalik du indarra erabiliz egindako lapurreta-saiakeran jende gehiagok parte hartu ote duen argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

11 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

14 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

20 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

20 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

20 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

2 días hace