Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Donostian etxebizitzetan lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuei bitxiak, erlojuak, txanponak, mahai-tresneriak eta lapurretak egiteko erremintak aurkitu dizkiete autoan.
Herenegun, igandea, arratsaldeko bostak aldera, Donostiako Antiguo auzoan etxebizitzetako lapurretak prebenitzeko lanetan ari zen Ertzaintzako herritarren babeserako patruila batek bi gizon ikusi zituen bizitegi gune batean zelatan.
Agenteek bi gizonak identifikatu zituzten eta haien ibilgailua ikuskatu zuten, eta bertan eskumuturreko 17 erloju, bitxi ugari, bildumako txanponak eta zilarrezko mahai-tresneriak aurkitu zizkieten. Miaketa sakonagoa egitean, eta autoaren abiadura-palankaren azpian ezkutatuta, urrezko bitxi gehiago aurkitu zituzten plastikozko poltsa batean.
Gainera, lapurretak egiteko erremintak, linternak, kopeta-argiak, eskularruak eta prismatikoak ere aurkitu zituzten.
Horren guztiaren aurrean, identifikatutako bi gizonak atxilotu egin zituzten indarra erabiliz etxebizitzetan lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuetako bati ere, dokumentuak faltsutzea egotzi diote.
Ertzaintzak ikerketa hasi du lapurtutako objektuen jatorria argitzeko.
Atxilotuak polizia-egoitzara eraman zituzten, eta, beharrezko eginbideak amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.
Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu zituen atzo Iurretan, adineko pertsonei besarkada solidarioa…
Gaur goizaldean, Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoarekin lankidetzan, lau gazte atxilotu ditu, eta beste sei ikertu, istilu-liskar…
Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…
Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…