Categorías: albisteak-berriak

Haurreskolak Partzuergoak etorkizunerako Zerbitzu egokia bermatuko du

Hezkuntza Sailak espero du otsailaren 12rako eta 13rako aurreikusitako greba-egunak bertan behera geratzea. Izan ere, Haurreskolak partzuergoarekin akordioa lortu du, haien gizarte-zereginari familientzako “berme eta kalitate” osoz erantzun diezaioten.

Haurreskolak partzuergoak akordioa lortu du LAB sindikatuak ordezkatzen duen gehiengo sindikalarekin. Hezkuntzako sailburua pozik agertu da lortutako akordioarekin, eta agerian utzi du Hezkuntza Sailak aspalditik hartu zituela bere gain konpromisoak, gizarte-ordezkaritzarekin izandako elkarrizketa-prozesuaren ondorioz. Gogobeteta agertu da bi aldeen arteko elkarrizketak akordio batera eraman baitu, eta, akordio horri esker, Haurreskolak partzuergoak bere helburua familientzat zein hezitzaileentzat berme eta kalitate osoz garatzen jarraitu ahal izango baitu.

Hezkuntza sailburuak aditzera eman duenez, azken urteotan hobekuntza zehatzak lortu diren arren, une honetan behar-beharrezkoa zen zerbitzu publikoa, unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa indartzearen aldeko apustu sendoa egitea, matrikulak handitu baitira. “Haurreskolen proiektua indartzen jarraitu nahi dugu, eta familia guztiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzurik onena egin nahi diegu”, adierazi du.

Akordioan jasotako alderdirik garrantzitsuenak

– Hezitzaileen kasuan, urteko orduen kopurua murriztea, baita haurrei zuzeneko arreta emateko denbora ere.

– Kudeaketa pertsonaleko ordainsariak Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorreko langileen ordainsariekin parekatzea.

– Hezitzaileentzako jantziak erosteko osagarria hobetzea.

– Kontziliaziorako baimenak eta eszedentziak hobetzea.

– Modu partzialean ordaindutako baimen berria hezitzaileentzat (irakasleek dutenaren parekoa)

– Bizitza- eta istripu-aseguruak handitzea.

– Arrisku psikologikoei eta ergonomikoei buruzko azterketak egitea.

– Sexu-jazarpenari aurre egiteko protokoloa ezartzea.

– Hobekuntzak prestakuntzan (kudeaketako prestakuntza-orduak gehituko dira eta Hezkuntza Sailak antolatutako Prest Gara ikastaroetan parte hartu ahal izango dute).

Hitzarmenean jasotako puntuez gain, Haurreskolak partzuergoak Itzarri aurreikuspen-plana Haurreskoletako langileentzat ezartzeko konpromisoa hartu du.

Kalitatezko zerbitzu baterako behar besteko giza baliabideak

Etorkizunera begira, Haurreskolak partzuergoak plantillak esleitzeko irizpideak negoziatzeko egutegia adostuko du sindikatuekin. Horretarako, funtsezko aldagaiak kontuan hartuko ditu, zerbitzuaren kalitaterako garrantzi handia duten giza baliabideen banaketa zuzena eta efizientea bermatuko duen esparrua ezar dadin. Langileekin batera gaia aztertzeko beste esparru bat irekiko da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin

26_0292 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Legazpin Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu…

6 horas hace

26_0290 Villabonan gazte bat atxilotu dute denda batean eta ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…

9 horas hace

Dena prest Donostian Realaren Kopako finalaz gozatzeko

Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…

15 horas hace

Zumarragak Urola Garaiako Basque Segurtasun Foroa hartu du

Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…

15 horas hace

Imanol Pradales Lehendakariak harrera egin die ‘Red Eléctrica’ enpresako kideei

Imanol Pradales Lehendakariak  Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…

15 horas hace

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

1 día hace