Categorías: albisteak-berriak

Hiru atxilotu Iruran, Zaragozan lapurtutako ibilgailu batean zihoazela

Ertzainek hiru gizon atxilotu dituzte Iruran (Gipuzkoan) indarrez ibilgailu bat lapurtzea, armak legez kanpo edukitzea eta ustezko talde kriminal bat osatzea leporatuta, otsailaren 15ean Zaragozan lapurtutako auto batean GI-3650 errepidean atzeman ondoren. Gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitu bat ere leporatu diote, ez baitu gidabaimenik.

Ibilgailua Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatearen kontrol batean gelditu zuten astearte arratsaldean GI-3650 errepidean, Irura parean, bidaiarietako batek segurtasun-uhala jantzi gabe zuelako. Une horretan, ibilgailuarekin frogaketak egiten ari zirenean, agenteek ikusi zuten otsailaren 15ean Zaragozan lapurtutako ibilgailu baten polizia-seinalamendu bat zegoela. Gainera, gidariak ez zuen gidabaimenik aurkeztu, eta Hendaiako Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentrotik (PALZ) jakitera eman zuten pertsona horrek ez zuela gidabaimenik.

Horregatik guztiagatik, eta bertaratu ziren Oriako Ertzain-etxeko agenteen laguntzaz, ibilgailuaren prebentziozko miaketa egin zuten, eta gordetegian aizto bat eta labana bat aurkitu zituzten. Bestalde, atzeko eserlekuen aldean, lurrean, gailu zilindriko txiki bat atzeman zuten, arma gisa erabil daitekeen objektua, “boligrafo pistola” izenez ezagutzen dena, bai eta munizio detonatzailea edo jaurtigairik gabekoa zuen zorro bat ere. Objektua Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Atalera eraman dute, debekatutako arma bat den eta operatibo dagoen egiaztatzeko.  

Ebidentzia horietan oinarrituta, autoan zihoazen hiru pertsonak, 41, 25 eta 25 urtekoak, indarrez ibilgailua lapurtzea leporatuta atxilotu zituzten, eta gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua ere leporatu zioten.  Horrez gainera, armak legez kanpo edukitzearen ustezko delitu bat ere egon liteke, eta hiru pertsonen identitateei buruz ikertu ondoren, egiaztatu ahal izan da aurrekariak dituztela indarrez egindako lapurretengatik eta ebasketengatik, eta talde kriminaleko kide izateagatik ere ikertu dituzte.  Nafarroako Foruzaingoaren laguntza izan da egitateak argitzeko.    

Hiru atxilotuak gaur, ostirala, jarri dituzte Tolosako Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

Jaitsi Objeto incautado

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

18 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

2 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

2 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

2 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace