Categorías: albisteak-berriak

Barakaldo, gizon bat atxilotu dute bost laban zeramatzala diskoteka baten sarreran mehatxu larriak egiteagatik eta agenteen aurkako atentatua egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 43 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Barakaldon, beste gizon bati labana batzuk atera eta heriotza-mehatxuak egiteagatik. Bere jarrera bertan behera utz zezan saiatu den polizia-baliabide baten aurka ere jo du.

Gertaera gaur izan da, 04:45 aldera, Barakaldon. Zenbait oinezkok Ertzaintzaren patruila bati jakinarazi diotenez, gizon batek hainbat aizto zeramatzan dantzaleku bateko atearen aurrean.

Poliziak ikusi du gizonak bi arma zuri zituela eta beste pertsona bati heriotza-mehatxuak egiten zizkiola. Erasotzaileak hiru labana gehiago zeramatzan gerrian. Ertzainetako bat ezkutu batekin armatutako gizonaren eta lokaletik ateratzen ari ziren bezeroen artean jarri da. Beste agente batek behin eta berriz eskatu dio bere jarrera bertan behera uzteko, baina erasotzaileak ere mehatxu egin dio ertzainari, eta haren aurka oldartu da. Agenteak arauzko arma atera behar izan du, gertakarien egilea erasotzea saihesten zuen bitartean.

Une horretan, uniformedun beste baliabide batzuk iritsi dira, eta erasotzailea menperatzea lortu dute. Guztira, sukaldeko bost aizto atzeman dizkiote, eta agenteek atxilotu egin dute, mehatxu larriak egitea eta agintaritzaren agenteei eraso egitea egotzita.

Atxilotua Sestaoko ertzain-etxean dago, harik eta Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi arte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

1 día hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace