25_0126 Larrialdi Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Untzillaitz gailurreko Diagonal Handian harkaiztu ondoren
Prentsa Zerbitzua
2025-02-23
Atzo, larunbata, goizean, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak Untzillaitz gailurreko gune bateraino joan ziren, Atxarteko haitzartearen eta Mañaria udalerri bizkaitarraren artean, 49 urteko eskalatzaile bati laguntzera. Izan ere, eskalatzailea, beste eskalatzaile batekin batera, harkaiztuta geratu zen, jarraitu ezinik. Ertzaintzaren helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko kideekin, bertaratu zen, eta mendizalea helikoptero-garabi batekin erreskatatu zuten.
Atzo, larunbata, goizeko hamabiak aldera, Sos Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuari jakinarazi zioten mendizale batek ezbehar bat izan zuela Untzillaitz tontorreko Diagonal Handian eskalatzen ari zirela, zehazki, Atxarteko haitzartearen eta Mañariaren artean.
Eskalatzailea, beste eskalatzaile batekin batera, hormetariko batean geratu zen, harkaiztuta, jarraitu ezinik, eta laguntza eskatu zuen. Ertzaintzako erreskate-taldeko kideek eskalatzailea bertikaletik ateratzea lortu zuten helikoptero-garabi batekin, eta, ondoren, mendizalea Atxarteko gunera eraman zuten, osasun-egoera onean, bertan baitzuen ibilgailua aparkatuta. Beste eskalatzaileak bere eskalada-ibilbidearekin jarraitu zuen, erreskate-taldeen laguntzarik behar izan gabe.
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo mugaldean, telefono mugikorra ebastea egotzita, eta adingabe bat…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…