Categorías: albisteak-berriak

Segurtasun Sailak 65 urtetik gorakoentzako Bide-Segurtasunaren arloko sentsibilizazio-programaren edizio berri bat hasiko du

  • Ekimen honen helburua da adinekoei prebentzio- eta autobabes-tresnak ematea, harrapatzeak eta bestelako istripuak saihesteko
  • 2024an, Euskadin, zirkulazio-istripuetan hildakoen %21,6k 65 urte baino gehiago zituen

Segurtasun Sailak bihar, apirilak 9, asteazkena, Portugaleten, “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” egitasmoa jarriko du abian, 65 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ekimen ibiltaria, bide-arriskuak identifikatzea eta autobabeserako eta trafiko-istripuen prebentziorako tresnak ematea bilatzen duena kolektibo kaltebera horrentzat. EUSTATen arabera, Euskadiko biztanleriaren %24k 65 urte baino gehiago ditu (528.955 pertsona).

Aurten, 2025ean, Euskadin trafiko-istripuetan hildako 11 pertsonetatik 3k 65 urte baino gehiago zituzten (guztizkoaren %27,3). 2024an, trafiko-istripuetan hildako 37 pertsonetatik 8 izan ziren 65 urtetik gorakoak (%21,6). Azpimarratzekoa da hildakoen erdiak (4) auto batek harrapatuta hil zirela.

Ekimena

“Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” jolas-programa hezitzailea da, eta Euskadiko 22 herritan izango da datozen hilabeteetan. Herri bakoitzean bi ekintza egingo dira: kaleko ekintza bat, egun osoan zehar egingo dena, eta arratsaldeko beste saio bat, adinekoentzako udal zentro batean egingo dena.

Herri bakoitzean coffe truck bat jarriko da kalean, eta parte-hartzaileek bide-segurtasunari buruzko jokoez gozatu ahal izango dute, arriskuak identifikatzen eta prebenitzen laguntzeko: autotest tabletetan, multimedia-jarduerak pantaila interaktiboetan, bide-segurtasunaren gaira egokitutako herri-jolasak, denbora-pasak, etab.

Arratsaldeko saioak adinekoentzako udal-zentroetan egingo dira. Konpromisoak hartzeko taldeko saioak izango dira, eta adinekoen mugikortasun segururako jardunbide egokien dekalogo bat landuko dute bertan. Agiri hori, herri bakoitzean ezberdina izango dena, zentroan ikusgai jarriko da, hartutako konpromisoak gogoan izateko eta jardunbide horiek eguneroko bizitzan jarraitzeko. Umorista baten monologoak emango dio amaiera saio bakoitzari, eta honek bide-segurtasunari buruzko mezuak umorez sartuko ditu monologoan, parte-hartzaileei trafiko-istripuei aurre hartzearen garrantzia gogora ekartzeko.

Bihar, asteazkena, Portugaleten, kaleko ekintza San Roke parkean egingo da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era; eta, arratsaldean, egitarauak San Roke Etxean jarraituko du, 16:30ean parte hartzeko saio batekin eta 18:30ean monologoarekin.

Hurrengo hitzorduak

Portugaleten izan ondoren, “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” ekimenak, uda aurretik, Igorre (apirilaren 14an), Elgoibar (apirilaren 23an), Bastida (apirilaren 24an), Ermua (maiatzaren 5ean) eta Ordizia (maiatzaren 8an) bisitatuko ditu. Eta, irailetik aurrera, Alegria-Dulantzi, Bergara, Bermeo, Billabona, Galdakao, Hernani, Hondarribia, Iruña Oka, Laudio, Mungia, Ondarroa, Urduña, Sopela, Zalla, Zarautz eta Zumarragan ere izango da.

2023an abian jarri zenetik, 4.300 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute ekimen honetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak aireko hondamendi baten simulakroa egin du

Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian biktima anitzeko hegazkin-istripu baten simulakroa egin dute. Ariketan Polizia Zientifikoaren Burutzako…

3 horas hace

Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu dute Toledoko herri batean, haur-pornografia egitea, edukitzea eta banatzea eta adingabeei sexu-erasoa egitea leporatuta

Atxilotuak 7 urteko neskato bati egindako sexu-erasoen irudiak eta bideoak eskatu zizkion beste pertsona bati,…

9 horas hace

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la carretera A-1 en Vitoria-Gasteiz

25_0416 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la carretera A-1 en Vitoria-Gasteiz…

21 horas hace

Emakume gazte bat hil da Albenizko tren-geltokian ustez deskarga elektriko bat izan ostean

Emakume gazte bat hil da gaur, astelehena, arratsaldean, antza denez eta lehen zantzuen arabera, Albenizko…

1 día hace

Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

25_0414 Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik Bilbon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik…

1 día hace

Nafar Lansarek ekitaldi bat antolatu du ekintzaileen arteko elkarlana sustatzeko

Nafar Lansare- Nafarroako Lan Zerbitzuak 50 ekintzaile inguru bildu ditu gaur arratsaldean Iruñeko Salesetan egin…

1 día hace