Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak aireko hondamendi baten simulakroa egin du

Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian biktima anitzeko hegazkin-istripu baten simulakroa egin dute. Ariketan Polizia Zientifikoaren Burutzako agenteek eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko auzitegi-medikuek parte hartu dute. Helburua izan da horrelako hondamendietan Polizia Zientifikoak izaten dituen zeregin espezifikoak praktikan jartzea.

Ertzaintzak eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren mende dagoen Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuak Biktima Anitzeko Gertakarietan biktimak identifikatzeko protokolo bat dute indarrean 2018tik, eta aldizkako bilerak eginez joan da eguneratzen.

Hondamendi handien simulakroetan, Ertzaintzak, oro har, eta Polizia Zientifikoak, bereziki, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuarekin lankidetzan, egiten duen lana funtsezkoa da; izan ere, begi-ikuskapena egin behar da, gorpuak eta gorpuzkiak identifikatu behar dira, desagertutako pertsonen salaketak jaso behar dira, autopsiak egin behar dira, post mortem laginak jaso behar dira eta ante mortem eta post mortem laginak alderatu behar dira.

Hori dela eta, zeregin koordinatu horiek praktikan jartzeko, gaur goizean tripulazioko bi kideen eta bost bidarien heriotza eragin duen hegazkin-istripu baten simulakroa egin da Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian.

Lehenik eta behin, hildakoen gorpuen kokapena eta egoera, bai eta horiekin lotutako objektu pertsonalena ere, begi-ikuskapen tekniko polizialaren bidez finkatu dira eszenan, gorpuak berreskuratu eta tratatzeko eremua deiturikoan, ondoren gorputegi moduan prestatutako barneko eremu batera eramateko. Gorpuak uzteko eremua hainbat gunetan banatu da, gorpuak jasotzeko eta identifikatzeko, autopsiak egiteko eta identifikatu gabeko gorpuak eta gorpuzkiak uzteko eta biktima guztien objektu pertsonalak zaintzeko lana errazteko.

Horrez gainera, krisi-mahaia kokatzeko gune bat, istripua gertatu den lekutik hurbil gertaeraren kudeaketa operatiboa koordinatzeko aginte-postu aurreratu bat eta bi erakundeek egindako identifikazio-txostenak biltzea eta gainbegiratzea helburu zuen datuak integratzeko zentroa izeneko gune bat gaitu dira.

Simulakroa modu eraginkorrean egin da; izan ere, parte hartu duten agenteek eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko hamahiru auzitegi-medikuk ezagutza teoriko guztiak jarri ahal izan dituzte praktikan ahalik eta eszenarik errealistenean, eta egiaztatu ahal izan dute Polizia Zientifikoaren Burutzaren eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuaren arteko koordinazio-mekanismo guztiek ezin hobeto funtzionatu dutela.

Jaitsi bideoa: Patricia Martínez de Musitu. Polizia Zientifikoaren Buruaren adierazpenak

Jaitsi audioa: Patricia Martínez de Musitu. Polizia Zientifikoaren Buruaren adierazpenak

Jaitsi bideoa: Maite Azpitarte. Gipuzkoako AMEIko zuzendariordearen adierazpenak

Jaitsi audioa: Maite Azpitarte. Gipuzkoako AMEIko zuzendariordearen adierazpenak

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

Jaitsi argazkia

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0301 Hiru gizon atxilotu dituzte Laudion ibilgailuetan lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…

10 horas hace

26_0300 Gizon bat atxilotu dute Oñatiko taberna bateko zerbitzaria pistola simulatu batekin mehatxatzeagatik telefono mugikorra lapurtzeko

Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…

13 horas hace

La familia Lascaray galardonada con el Premio Antonio Aranzabal 2026 en reconocimiento a su longeva trayectoria y arraigo al territorio

La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…

13 horas hace

Orio rompe tres décadas de sequía al imponerse en el Campeonato de España senior de bateles

La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…

13 horas hace

Detenido un hombre de origen magrebí por herir en el cuello con un cuchillo a su compañero de piso en Donostia

La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…

13 horas hace