Atxilotuak 7 urteko neskato bati egindako sexu-erasoen irudiak eta bideoak eskatu zizkion beste pertsona bati, eta, aldi berean, antzeko argazkiak eta bideoak partekatu zituen harekin, bai eta hainbat eta hainbat neskatorenak ere, adingabeek erabili ohi dituzten aplikazioen bidez haiekin harremanetan jarrita lortutakoak. Gainera, aukera izan bezain laster eskueran zuen neskato batez abusatzeko asmoa ere adierazten zuen. Dagokion polizia-atestatua instruitu ondoren, atxilotua Illescasko (Toledo) Guardiako Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuten, eta epaileak berehala espetxeratzea agindu zuen.
Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzako agenteek, Polizia Nazionaleko agenteekin elkarlanean, gizon bat atxilotu zuten Toledoko herri batean ekainaren 3an, adingabeak galbideratzea eta haur-pornografia edukitzea eta banatzea leporatuta.
Atxiloketa honen jatorria joan den martxoan dago. Hainbat hilabetetako ikerketaren ondoren, Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzako agenteak Zaragozara joan ziren, eta bertako Polizia Nazionaleko agenteekin batera, “Zutabe/Urtzi” izeneko operatibo bateratu bat gauzatu zuten. Operatibo horretan pertsona bat atxilotu zuten haur-pornografia edukitzea, sortzea eta banatzea, “grooming” delitua (baliabide digitalen bidez adingabea jazartzea eta erakartzea), adingabearen aurkako sexu-erasoa, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa leporatuta, eta bere etxea miatu zutenean haurren sexu-abusuen material ugari atzeman zuten.
Era berean, egiaztatu zuten pertsona horrek jarduera bizia zuela izaera pedofiloko talde eta kanaletan, material hori lortzeko eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko.
Pedofiloek eta pederastek euren artean komunikatzeko eta adingabeen sexu-abusuen materiala partekatzeko erabiltzen dituzten berehalako mezularitzako aplikazioen kanal horiek aztertu ondoren, beste erabiltzaile bati 7 urteko neskato bati egindako sexu-erasoen irudiak eta bideoak eskatu zizkion erabiltzaile bat aurkitu zuten. Erabiltzaile horrek, aldi berean, harekin antzeko argazkiak eta bideoak partekatu zituen, bai eta hainbat eta hainbat neskatorenak ere, adingabeek erabili ohi dituzten aplikazioen bidez haiekin harremanetan jarrita lortutakoak.
Gainera, aukera izan bezain laster eskueran zuen neskato batez abusatzeko asmoa ere agertu zuen.
Ikertuaren delitu-profila kontuan hartuta, oso aktiboa baitzen sarean adingabeak bilatzen neska txikien sexu-izaerako material grafikoa lortzeko eta sexu-eraso errealerako trantsizio-aldian baitzegoen, ikertzaileek gogor lan egin zuten erabat identifikatzeko eta aurkitzeko.
Horrela, jakin zuten Toledoko herri batean bizi zen gizon bat zela, eta zegokion baimen judiziala hartuta bertara joan ziren atxilotu eta haren etxean sartu eta miaketa egiteko, Toledoko Polizia Nazionalarekin elkarlanean.
Eginbide horren emaitza gisa, bere delitu-jardueran erabilitako sare sozialetako profil eta posta elektronikoko kontu ugari kontrolatu zituzten, bai eta adingabeen sexu-abusuen material asko ere, eta material horren hasierako analisiaren arabera, biktimen kopurua handia izan daiteke.
Atxilotuak hainbat segurtasun-neurri erabiltzen zituen, hala nola bere jarduerarako bakarrik erabiltzen zuen telefono-terminal bat eta poliziak detektatzea saihesteko segurutzat jotzen diren komunikazio-kanalak.
Dagokion polizia-atestatua instruitu ondoren, atxilotua Illescasko (Toledo) Guardiako Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zuten, eta epaileak berehala espetxeratzea agindu zuen.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…