Categorías: albisteak-berriak

Berrikuntza, talentua eta kirol-industriako emakumeen mentoringa Basque Team Zentroan

Kirolaren euskal industrien berrikuntza eta mentoring arloko lehen topaketa egin da Getxoko Basque Team Zentroan. Jardunaldian euskal mentore eta menteeek parte hartu dute, baita kirol eta teknologia erakundeetako ordezkariek ere, kirol berrikuntzako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta joerak aztertzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritza, Basque Team Fundazioaren eta Kirol Eskolaren bitartez, Getxon egin den jarduera presentzialaren anfitrioia izan da, GSICek (Global Sports Innovation Center) kirol-industrian garatzen duen emakumeen mentoring programaren barruan.

Kirolaren eremuan irtenbide teknologikoak garatzera eta ezartzera bideratutako zentroa da GSIC. Kirol-industrian eraldaketa digitala eta berrikuntza sustatzeko sortu zen, enpresa teknologikoen, kirol-erakundeen, hezkuntza-erakundeen eta funtsezko beste eragile batzuen arteko lankidetzaren bidez. Zentroa teknologia aurreratuen erabilera bultzatzera zuzenduta dago, hala nola big data, adimen artifiziala, eta beste irtenbide digital batzuk, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko, atleten errendimendua optimizatzeko, kirol-kudeaketa hobetzeko eta industriaren barruan negozio-eredu berriak sortzeko.

GSICek espazio bat eskaintzen du startupak garatzeko, ezagutzak trukatzeko eta kirol-industriako hainbat sektoreren arteko lankidetzarako aukerak sortzeko. Gainera, Microsoften zuzendaritzapean dago, eta horrek baliabide teknologiko aurreratu askotarako sarbidea ematen dio.

Helburua da nazioarteko lankidetza sustatzea, kirol-sektoreko enpresa teknologiko berriei laguntzea, eta kirol-erakundeen errendimendua eta iraunkortasuna maila globalean hobetuko duten proiektuak garatzea.

Estatu mailan lehen aldiz egiten ari diren emakumeek gidatutako mentoretza-programaren barruan, euskal presentzia garrantzitsua dago Arantzazu Rojo (Eusko Jaurlaritzako Kirol Saileko nazioartekotze-aholkularia), Isabel Iturbe (Bilbao Basketeko presidentea), Begoña Larzabal (Realeko negozio-zuzendaria), Joana Videgain (coach eta hezitzailea) eta Patricia Rodriguez (Donostiako tenis taldeko gerentea) mentoreen bitartez, eta Maria Perez eta Elena Etxebarrieta (administrazio eta komunikazio arduradunak, hurrenez hurren, Basque Team Fundazioan) menteen bidez.

Emakume euskaldun mentoreen presentzia

Programa horren testuinguruan, Basque Team Zentroa aukeratu dute berrikuntza eta ekintzailetzara bideratutako jardunaldi presentziala egiteko. Ekitaldian Arantzazu Rojok, Olatz Legarzak (Basque Team Fundazioko koordinatzailea) eta Iris Cordobak (GSICeko zuzendari nagusia) egin dute sarrera eta azaldu dute testuingurua.

«Sentsibilizazioan eta helburua argi jartzean hazkundea izan dugu. Politika publikoak behar bezala garatzen ari dira. Gehiago egin daitekeen arren, bidean gaude. Zenbat eta emakume gehiago egon kirol egituretan, orduan eta aberatsagoa izango da sistema» azpimarratu du Arantzazu Rojok.

Mentoreek, kirol-sektorean duten esperientzia zabaletik, emakumeak orain arte izan duen eta gaur egun hartzen ari den paperari buruzko beren ikuspegia eman nahi izan dute.

«Emakumeek euren ibilbidea jarraitu behar dute kirolean. Bere helburu eta estrategia propioekin. Funtsezkoa da emakumeek helburu horrekin borrokatzea, bide luzea izango dela ahaztu gabe» adierazi du Begoña Larzabalek.

«Lehen ez zegoen erreferenterik, baina etorkizuna lantzen joan gara. Orain horrelako programek bide horretan laguntzen dute. Lehen jolastu eta ikasi behar genuen saiakera-akatsa sistemarekin. Prozesu horretan askotan gu geu izan gara geure burua zalantzan jarri dugunak» hausnartu du Isabel Iturbek.

Hasierako hitzaldiaren eta speedmeeting-en ondoren, kirol-industriako berrikuntza- eta ekintzailetza-panelak garatu dira, Sportek-Huben eskutik, bai eta emakumeek gidatutako kirol-enpresen mahai-inguruak ere, kasu arrakastatsuak errepasatzeko. Horietan parte hartu dute Laura Espinek (BIC Gipuzkoako proiektuen zuzendaria), Nerea Salinasek (Ekhaitek Solutions), Barbara Quevedok (Gladiatrix), Rakel Uribetxeberriak (Oria Sport Wear), Karitte Alegriak (Ideas4innovation), Matxalen Laskibarrek (Emptesport), Ainhoa Galdeanok (Roller Bilbao) eta Oihana Iribarrek (Shelter Surf).

Jardunaldia amaitzeko, networking saio bat eta bisita gidatu bat egin dira zentroan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

15 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

15 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

15 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

18 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

18 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

18 horas hace