25_0307 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-05-04
Ertzaintzako agenteek 48 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, lesio-delitu bat egotzita, ezagutzen zuen beste gizon bati ustez arma zuri batekin eraso egiteagatik. Biktimak Txagorritxuko Ospitaleko ZIUn jarraitzen du.
Gertakariak apirilaren 30ean izan ziren, Arabako hiriburuan. Ertzaintzari 23:30ean jakinarazi zioten odoletan zegoen gizon bat, arma zuriz egindako eraso batekin bateragarriak ziren lesioak zituen osasun-zentro batera joan zela. Biktimak arnasa hartzeko arazoak zituen, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zuten. Bertan dago gaur egun.
Ertzaintzaren ikerketen arabera, erasoa Nueva Fuera kalean gertatu zen, ustezko egileak, hitz batzuk trukatu ondoren, biktimari bizkarretik saihetsean sastada bat eman zionean. Biktima atari batean babestu ahal izan zen.
Egindako ikerketen ondoren, kasuaren ardura zuten agenteek lesioen ustezko egilea aurkitu zuten atzo, larunbata, Gasteizen, eta atxilotu egin zuten. Atxilotua Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute gaur goizean, ertzain-etxean izapideak amaitu ondoren.
Gazteen, 50 urtetik gorakoen eta desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa eta laneratzea bultzatu du Euskal Enplegu…
«Neure burua aukeratzen dut, kea albo batera uzten dut» lelopean, erretzeari uzteak osasunerako dakartzan onurei…
Liburutegi digital publikoak 165.000 mailegu baino gehiago egin ditu 2025ean, eta erabilera indartu da herritarren…
Barakaldoko Udalak harrera egin zien atzo 2023ko eta 2024ko EPEetan eskainitako plazen bidez hirira iristen…
Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluko bileran parte hartu du gaur Justizia…