Categorías: albisteak-berriak

Osakidetzak 60 egunetik behera mantentzen du ebakuntza kirurgiko baterako itxaron-zerrenda, 56 egun maiatzaren 31n

180 egun baino gehiago itxaron behar duten pazienteen kopurua % 73 murriztu da; 647tik 100 pertsona izatera pasa dira

Maiatzaren 31n, Osakidetzan 60 egun baino gutxiagokoa da ebakuntza kirurgiko baterako batez besteko itxarote-denbora (56 egun). Uztailetik hona (orduan jarri ziren martxan zerrendak murrizteko neurri ezberdinak), ia % 73 murriztu da prozedura horiek egiteko 180 egun baino gehiagoko itxarote-zerrenda, eta 647 paziente izatetik 100 izatera pasatu da. Gainera, nabarmendu behar da paziente onkologikoen edo bihotzeko patologiak dituzten pazienteen prozesuetan ez dagoela atzerapenik.

Lehen kontsultarako itxarote-zerrendari dagokionez, batez beste 15,49 egun murriztu da uztaileko datuekin alderatuta, eta 55 egunetan dago orain. Proba osagarri bat egiteko batez besteko atzerapena, berriz, % 6,9 murriztu da (36 egunekoa da). Kontuan hartu behar da itxarote-zerrenda guztien murrizketa orokor hori jarduera hazten ari den unean gertatzen ari dela; zehazki, % 3,4 hazi da kirurgia handiko jarduera, % 2,9 hazi dira kanpo-kontsultak eta % 7,1 proba osagarriak.

Itxarote-zerrenden kudeaketa osasun-sistemaren funtsezko alderdia da, zuzenean eragiten baitio herritarren gogobetzeari; beraz, atzerapen onargarriak mantentzea etengabeko lehentasuna da Osakidetzako eta Osasun Saileko arduradunentzat. Hala, prozesu larrienetan atzerapena asko murriztu dela ikusten da.

Osakidetzak positibotzat jo ditu 2024ko uztailean itxarote-zerrendak murrizten saiatzeko talka-plana abian jarri zuenetik lortutako emaitzak. Hala ere, hobetzeko lan egiten jarraitzen du eta, horretarako, etengabe egiten du azterketa eta jarraipena erakundeekin batera, kudeaketa hori hobetzeko asmoz. “Horri esker, azkar identifika daitezke lehentasunezko esku-hartzea behar duten eremuak, eta arreta berezia eskaintzen zaie 180 egunetik gorako atzerapenak dituzten pazienteei eta paziente onkologikoei”, azaldu du Maite Martínez Osasun Laguntzako zuzendariak.

Neurriek badituzte emaitzak

Hartutako neurrien artean, nabarmentzekoa da programazio kirurgikoa Cirus tresnaren bidez hobetu dela; horri esker, epe ertain eta luzerako plangintza egin daiteke, eta, hala, ebakuntza-gelen efizientzia maximizatu, jarduerarik gabeko denborak kenduta eta errendimendua handituta. Osasun-erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak ere ezarri dira, zailtasunak dituzten ospitale-zerbitzuei laguntza espezifikoa emateko, sare-lanaren bidez.

Itxarote-zerrendak arintzeko langile-kopuruari dagokionez, Osakidetzak barne-mediku egoiliarrak (BAME) eta prestatzen ari diren beste profesional batzuk kontratatzeko erraztasunak ematearen alde egin du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean

25_0401 Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean gertatu den zirkulazio-istripu batean Amorebieta-Etxano, bost zauritu N-634 errepidean…

8 horas hace

Astigarraga, gizon bat atxilotu dute etxebizitza batean lapurtzen saiatu ondoren

Ertzaintzako agenteek 24 urte gizonezko bat atxilotu zuten atzo, igandea, Astigarragan, bortxatu zuen leiho batetik…

11 horas hace

Osakidetza mantiene la lista de espera para una intervención quirúrgica por debajo de 60 días

En julio del año pasado Osakidetza puso en marcha diferentes medidas para reducir las listas…

11 horas hace

Ander Ojanguren toma el mando del filial femenino del Athletic Club

El técnico de Mungia Ander Ojanguren entrenará al filial femenino del Athletic Club la próxima…

11 horas hace

Rescatan a un hombre accidentado en el monte Jaizkibel

Los Servicios de Emergencias de Euskadi rescataron ayer a un hombre, de 68 años de…

11 horas hace

Pintadas contra Pedro Sánchez en la sede del PSE de Lasarte-Oria

Esta mañana sede del PSE de Lasarte-Oria ha amanecido con pintadas contra Pedro Sánchez en…

11 horas hace