Ertzainek 30 urteko gizon bat eta 22 urteko emakume bat atxilotu zituzten atzo arratsaldean Santurtzin eta Portugaleten, iruzur-delitua eta dokumentuak faltsutzearen delitua leporatuta. Bikotea sare sozialen bidez jartzen zen partikularrekin harremanetan, eta ustezko gama altuko telefonoak, berez imitazioak zirenak, saltzen zizkien eta, dirutan ordaintzen zutenean, dokumentu eta faktura faltsuak ematen zizkien.
Muskizeko Ertzain-etxeak joan den apirilean jarri zuen abian ikerketa, iruzur baten biktimek jarritako sei salaketa jaso ondoren. Adierazten zutenez, aurreko egunetan ustez gama altukoak ziren telefono mugikorrak erosi zituzten, dirutan 700 eta 1.000 euro artean ordainduta, eta gero egiaztatu ahal izan zuten faltsuak zirela.
Kasu guztietan, biktimek adierazi zuten sare sozialen bidez jarri zirela saltzaileekin harremanetan, eta gero Santurtziko leku ezberdinetan elkartzen zirela kasu batzuetan gizon batekin eta beste batzuetan emakume batekin, telefonoak jasotzeko. Ondoren, konturatu ziren erosi nahi zuten jatorrizko modeloaren imitazioak zirela eta eman zizkieten fakturak eta dokumentazioa faltsuak zirela.
Egindako ikerketen ondorioz, ustez iruzur egin zuen bikotea identifikatu zuten. Biek aurrekari ugari dituzte antzeko delituengatik, eta lehenago ere atxilotu izan dituzte delitu horiengatik. Egoera horren aurrean, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atzo arratsaldean atxilotu zituzten iruzur-delitu eta dokumentuak faltsutzearen delitu bana leporatuta.
Atxilotuak, 30 eta 22 urtekoak, polizia-egoitzara eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, gero Agintaritza Judizialaren aurrera eramateko.
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak mobilizatu egin dira Aiako Harriako mendigunean izandako erorikoaren ondorioz zauritutako emakume bat…
Ertzaintzako agenteek 24 urteko gizon bat atxilotu dute bart Bilbon, etxebizitza batean lapurtzea egotzita. Patruilek…
25_0425 Gizon bat atxilotu dute Beasainen, lesio-delitu bat egotzita Erasotzaileak aurpegian ebaki bat eragin zion…
Ertzaintzak Barakaldoko DEMA eraikinean Auzikerrek antolatu duen ekitaldian parte hartu du. Ekitaldiaren helburua “Hilotz” izeneko…
Por segundo año consecutivo el Asador Etxebarri de Axpe, dirigido por el cocinero Bittor Arginzoniz, ha sido elegido…
Un hombre de 26 años de edad fue detenido por la Ertzaintza el pasado miércoles…