25_0425 Gizon bat atxilotu dute Beasainen, lesio-delitu bat egotzita
Erasotzaileak aurpegian ebaki bat eragin zion biktimari botila batekin
Servicio de prensa
2025-06-22
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo Beasainen, joan den astean Beasaingo taberna batean izandako eraso baten egilea delakoan. Eztabaida baten ondoren, botila batekin biktimari eraso egin zion, aurpegian ebaki larri bat eraginez.
Gertakaria joan den igande goizean izan zen, ekainaren 15ean, Beasaingo taberna batean, lokaleko bi bezero eztabaidan hasi zirenean. Aldi horretan, horietako batek botila bat hautsi zuen eta biktimari eraso egin zion beira puskatuarekin. Masailean zauri odoltsu bat egin zion, eta jostura-puntu ugari behar izan zituen. Ondoren, erasotzaileak lokaletik ihes egin zuen.
Salaketa jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzailea non zegoen jakiteko, eta atzo atxilotu zuten Beasainen, lesio-delitu bat egotzita.
Atxilotua, 33 urtekoa eta polizia-aurrekariak dituena, ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
Ertzainek, Villabonako Udaltzaingoaren laguntzaz, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Villabonan bertan, merkataritza-establezimendu…
Egitarau zabala antolatu da Alderdi Ederren, zaleen gune nagusian eta bi pantaila erraldoi jarriko dira…
Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Antzuola eta Ezkio-Itsasoko udalerrietako gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileetako ia 30 ordezkarik parte…
Imanol Pradales Lehendakariak Red Eléctrica de España-ko ordezkariak hartu ditu Lehendakaritzan. Bileran, halaber, Mikel Jauregi…
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…