Ariketa Donostiako merkataritza-gune batean egin da, su-arma luze bat eta beste labur bat zeraman eta saltoki-guneko bezero eta langileei tiro egin dien terrorista baten erasoa simulatuz, hori guztia era horretako gertaera kritikoen aurrean erantzuna hobetzeko helburuarekin.
Gaur goizaldean, Ertzaintzak simulakro bat egin du, eta bertan terrorista batek su-arma luze batekin eta beste labur batekin merkataritza-gune bateko erabiltzaileei eta langileei tiro egin diela simulatu da, herritarren babeserako agenteak prestatzeko helburu nagusiarekin, horrelako gertakarien aurrean bertara joaten lehenak izango liratekeenez.
Ariketan Donostiako Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruilek, Brigada Mugikorreko PRI-Bizkorreko agenteek eta Esku Hartzeko Unitateko agenteek parte hartu dute, merkataritza-guneko segurtasun-langileekin batera, koordinatuta jardunez horrelako gertakari kritikoei ahalik eta erantzunik eraginkorrena emateko.
Ertzaintzak prestakuntza teoriko egokiak egiten ditu horrelako eraso batean inplikatuta egon daitezkeen unitateetako baliabideekin, gertakari kritiko horiek ahalik eta modu eraginkorrenean konpontzean, poliziaren erantzuna hobetzeko helburuarekin. Horrelako simulakroekin ezagutza teoriko guztiak praktikan jarri nahi izaten dira, ahalik eta egoera errealistenean.
Horregatik, bart egindako ariketan parte hartu duten agenteek aurretik eskuratutako ezagutza teorikoak praktikan jarri ahal izan dituzte ingurune erreal batean, urtean milioika bisitari izaten dituen merkataritza-gune batean.
Simulakroa eraginkortasunez egin da, eta egiaztatu da parte hartu duten unitate guztien eta merkataritza-guneko segurtasunaz arduratzen den segurtasun pribatuaren arteko koordinazio-mekanismoek bikain funtzionatu dutela, ezagutza tekniko-polizialak gauzatuz eta larrialdia neutralizatzea lortuz.
Jaitsi Ertzaintzaren bozeramaile David Villaren adierazpenak
Jaitsi Ertzaintzaren Bozeramaile David Villaren adierazpenen audioa
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat, biak 29 urtekoak, atxilotu zituen asteartean Basaurin, 2022ko azarotik…
Desde el pasado mes de mayo el desmán ibérico se encuentra en el Catálogo estatal…
Rap militante en gaélico desde Irlanda del Norte: KNEECAP alza la voz contra el genocidio…
El consejero de Salud del Gobierno Vasco, Alberto Martínez, ha presentado a los agentes de…
La jugadora Claudia Florentino, de 27 años y proveniente del Valencia CF, ha firmado un…
En 2024 la tasa de reciclaje en las playas de la capital guipuzcoana alcanzó un…