Udazken honetan, bereizgarri fisikoa berriz ere martxan jartzeaz gain, Donostiako Udalak ordenantza aldatu eta Donostian TAOa kudeatzeko kontratu berria jarriko du abian
Donostiako Udalak hobekuntza batzuk egingo ditu, datozen hilabeteetan, hiriko aparkaleku-sistema arautuan, araudia egungo beharretara egokitzeko eta egoiliarren ibilgailuei lehentasuna emateko.
Irailean hasi eta 2026ko udazkenera bitartean ezartzen joango diren aldaketen artean dira txartela fisikoa berriz ere martxan jartzea, araututako eremuak handitzea, sektoreak homogeneizatzea, eta egoiliarrentzako eremuak zaintzeko ordutegia zabaltzea –eguerdiak eta gauak ere sartuta– eta zaintzaren maiztasuna areagotzea.
Olatz Yarza Mugikortasun eta Garraio Jasangarriko zinegotziak azaldu duenez, «Mugikortasun atalak azken urteotan lurrazaleko aparkalekuaren erabileraren inguruan egin duen azterketatik abiatzen dira martxan jarriko diren hobekuntzak. Horien helburua da araututako eremu bakoitzean ibilgailuen txandakatzea bultzatzea eta egoiliarrei bertan aparkatzeko modua erraztea«.
Berritasun garrantzitsu eta berehalakoenetako bat da hiriko ibilgailuek berriz ere TAO txartela eraman beharko dutela. Egoiliar-baimena duten ibilgailuak identifikatzeko bereizgarria nahitaezkoa izango da 2025eko urriaren 1etik aurrera, zaintza-lanak errazte aldera, trafikoa eta aparkalekua salbuespenezko egoeretan arautu behar direnean.
Hala, irailaren 1etik aurrera eta hilabete osoan zehar, egoiliarren TAOa duten 17.000 donostiarrek komunikazio pertsonalizatua jasoko dute etxean, eta horrekin batera helaraziko zaizkie txartel berria, eremuen sektorizazioa erakusten duen plano eguneratua eta txartelaren erabilera-baldintzei buruzko informazio garrantzitsu guztia.
ABISUAK:
- Txartela jasotzeko arazorik izan ez dadin, baimena duen norbait sektore berean bizilekuz aldatu bada eta Mugikortasun atala horren jakitun egin ez badu, datozen asteetan jakinarazi beharko dio bere helbide berria zein den.
- Norbaitek txartel zaharra badarabil, kendu egin beharko du, eta itsasgarri berria ibilgailuaren haizetakoan jarri, ikusteko moduan, urriaren 1a baino lehen. Modu horretara, hiriko txartel guztien diseinua homogeneizatuko da, eta iruzurrezko erabilera saihestuko.
Udala lurrazaleko aparkalekuak arautzeko egiten ari den birplanteamenduaren barruan, aparkaldi arautuaren zerbitzua arautzen duen udal-ordenantza (TAO) ere aldatuko da. Tresna horrekin, zerbitzua handitu edo lehendik dauden sektore batzuk bateratuko dira.
Aldaketa horri esker,
Horrela, araututako 475 plaza inguru gehitu nahi zaizkie egun dauden 18.200 plazei.
Ordenantza aldatzeko prozesua datozen hilabetetan gauzatzea aurreikusten da, 2026ko udazkenean indarrean jarri ahal izateko. Udal-legeriaren gainerako aldaketetan bezala, prozesu honetan zehar kontsulta publikorako epe bat irekiko da, herritarrek horri buruzko ekarpenak egin ahal izan ditzaten.
Araudiak behar bezala funtziona dezan, hura betetzen dela zaintzea da gakoetako bat; hain zuzen ere, zerbitzu horrek ingurune arautuetan txandakatzea behar bezalakoa izatea eta egoiliarrentzat gordetako espazioak babestea bermatzen du. Horregatik, Mugikortasun atala zerbitzu berriaren kontratua diseinatzen hasi da, eta 2026ko udazkenean abian jartzea da asmoa, ordenantza aldatzearekin batera.
Ezarriko diren hobekuntzen artean dira, hain zuzen ere,
Horri esker, gainera, espazio publikoko zenbait eremu berreskuratuko dira, eta kale garbiagoak eta hiri-oztopo gutxiagokoak izango ditugu.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…