Lau emanaldirekin dator aurtengo Azpeitia Dantzan programa. Horietatik hiru Soreasu antzokian izango dira, eta laugarrena, plazan. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina Soreasukoetarako komeni da sarrerak aurrez hartzea, edukiera mugatua duelako aretoak.
Asteburu honetan bertan izango da Azpeitia Dantzan programako lehen emanaldia. Larunbatean, 19:00etan, Luis Alberdi dantza suelto eskolako eta Juan Antxieta musika eskolako ikasleen saioa izango da Soreasu antzokian. Luis Alberdi eta Mari Jose Bikendi ariko dira zuzendari lanetan.
Hurrengo asteburuan, berriz, hitzordu bikoitza izango da. Larunbatean, uztailak 5, Sahatsa dantza taldearen emanaldia izango da plazan, 19:30etik aurera, Juan Luis Lizabe zuzendari dela. Igandean, uztailak 6, 19:00etan, saloiko dantzek hartuko dute Soreasu antzokia, Jose Mari Orbegozo dantza eskolako ikasleen emanaldiarekin.
Aurtengo Azpeitia Dantzan programako azken protagonistak, berriz, Itsasi dantza taldekoak izango dira. Ainara Bidal zuzendari dela, uztailaren 20an, igandea, Soreasun ariko dira, 19:00etatik aurrera.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…