Categorías: albisteak-berriak

Atxilotu bat eta ikertu bat Basauriko kale batean edadeko emakume bati lapurreta egiteagatik

Joan den maiatzean, edadeko emakume bati indarkeria erabiliz lapurreta egin zioten Basaurin, eta Ertzaintzak horren inguruan egindako ikerketaren ondorioz ustezko lapurretako bat atxilotu dute eta bigarren pertsona bat inputatu dute. Biktimari kalean bi pertsona hurbildu zitzaizkion, eta diru-zorroan zeraman dirua eta telefono mugikorra kendu zizkioten.

Egitateak maiatzaren 27an, eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, gertatu ziren, biktima Basauriko Ariz inguruko kale batean oinez zihoanean. Bi pertsona alde banatatik hurbildu zitzaizkion eta oihalezko poltsa batean zeraman nezeser bat kendu zioten. Barruan dirua zuen diru-zorro bat eta telefono mugikorra zituen. Lapurreta egin ahal izateko, emakumeari bultza egin zioten eta harekin indarka aritu ziren.

Lapurretaz jabetu zen partikular bat korrika ihesi atera ziren bi inplikatuen atzetik abiatu zen, eta eraikin bateko fatxadako igogailuaren ondoan ezkutatuta aurkitu zituen.  Lapurrek nezeserra itzuli zioten diru-zorro eta guzti, eta berriz ihes egin zuten Metroaren geltokirantz, eta arrastoa galdu zien. Berreskuratutako gauzak biktimari itzuli zizkioten, eta diru-zorroan zuen dirua falta zela egiaztatu zuen. Gainera, beste oinezko batek itzuli zion dirudienez lapurrek ihesi zihoazela bota zuten telefono mugikorra.

Ibaizabalgo Ertzain-etxetik zegokion ikerketa hasi zuten indarkeria erabiliz egindako lapurreta argitzeko eta egileak identifikatzeko. Ikerketa horren ondorioz, lapurretako bat, 24 urtekoa, atzo aurkitu eta atxilotu zuten Durangon. Lapurretan parte hartu zuen bigarren gizonari, 22 urtekoari, polizia-eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa egitate horiengatik. Biek polizia-aurrekariak dituzte, batez ere jabetzaren aurkako delituengatik, ebasketa eta lapurretengatik.

Atxilotua Epaitegira eraman dute polizia-eginbideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

13 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

13 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

13 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

13 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

13 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

13 horas hace