Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian


25_0463 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak atzotik desagertuta dagoen 86 urteko gizon baten bila ari dira Gorbeia mendian

Prentsa Zerbitzua

2025-07-09

Dispositibo batek Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak mobilizatu ditu atzo Gobea mendira joan ostean desagertu zen 86 urteko gizon baten bila. Pertsonaren ibilgailua Zigoitiko (Araba) Muruako harrobien aparkalekuan aurkitu dute.

Desagertutako pertsonaren seme batek eman zuen abisua gauean, aita goizean mendira joan zelako, baina ez zelako etxera itzuli, Gasteizera. Une horretatik aurrera, Ertzaintzaren Herritarren Babeserako eta Larrialdietako Zerbitzuak pertsona bilatzen hasi ziren. Lehen ikerketen ondoren, patruiletako batek desagertutako gizonaren autoa aurkitu zuen Muruako harrobien aparkalekuan, Gorbeian.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikariek Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko baliabideak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta droneak, Ertzaintzaren Txakurren Unitatea eta Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldea mobilizatu dituzte. Miñoien Arabako Atalak eta Gurutze Gorriko kideek ere parte hartu dute bilaketa lanetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

6 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

9 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

9 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

9 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

9 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

9 horas hace