Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko ordezkaritza batek teknologian puntakoak diren hiru eskualde txinatar bisitatu ditu duela gutxi: Pekin, Lanzhou eta Shenzhen. Bisita horien helburua izan da Asiako herrialdeko eremu berrietan sinergiak ezartzea, Nafarroako industria-sarearen garapen teknologikoa errazteko nahiz lehendik dauden loturak indartzeko.