Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, Fulcrum – Arenas & Asociados ABEEari esleitu dio trenbidea Gasteizen integratzeko Arkautiko lotunearen eraikuntza-proiektuaren idazketa. Lanak egikaritzeko epea 24 hilabetekoa da, eta aurrekontua 2,4 milioi eurokoa.
Azterlanaren xede den tarteak, egungo Madril-Hendaia trenbidearen eta Errekaleor ibaiaren arteko bidegurutzearen inguruan, Arratzua/Ubarrundia-Legutio I eremuan dagoeneko eginda dagoen abiadura handiko linearen tartearekin lotzen du “Gasteizerako sarbidea” izeneko segmentua, Zerio eta Arkauti herrien inguruan, eta, horrela, jarraipena ematen dio Gasteiz-Donostia-Iruñea linea konbentzionalari. Lanak egungo trenbide-zerbitzuei martxan eusteko premisarekin proiektatuko dira beti.
Mugarri hau joan den abenduan Estatuko administrazioak Eusko Jaurlaritzari proiektuaren idazketa eta Arkautiko lotunearen obrak egiteko agintzen dion hitzarmena sinatuta bukatutako prozesu administratibo luzearen amaiera da.
Kontratuaren lehen fasea 18 hilabetekoa da, eta orduan egingo dira proiektuaren idazketa-lanak. Epe hori amaituta, ETSk eraikuntza-proiektuaren zero bertsioa bidaliko du, eta, Adifek egin beharreko gainbegiraketak egin ondoren (sei hilabetez luzatu ahal izango dira), behin betiko onespenarekin amaituko da.
Arkautiko lotunea 10,7 kilometroko azpiegitura da, eta 146,33 milioi euroko aurrekontua izango du –3,25 milioi eraikuntza-proiektuaren idazketarako, 130,07 obrak egiteko eta 13,01 obren zuzendaritza fakultatiborako–. Kasu honetan, Abandoko tunela kudeatzeko aginduan bezala, ordaintzeko modua ETSk Adifi bidaliko dizkion hileko obra-ziurtagirien bidez izango da, ordainketa egiteko, kupo bidezko deskontuaren mekanismora jo gabe.
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Gipuzkoako hiriburuko ostatu batean balkoitik eskalatuz sartu eta telefono…
Ertzainek 26 urteko gizon bat atxilotu dute hilaren hasieran Arabako hiriburuan emakume bati indarkeriaz egindako…
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…