Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak Loiolako Kuartelen lursaila jaso du

Eneko Goia alkateak eta INVIED-eko Zuzendari Gerente Maria Angeles Canok lursailaren salerosketaren eskriturak sinatu dituzte Donostian

Donostiako Udaletxeko harrera gelak hartu du gaur arratsaldeko lehen orduan Loiolako Kuartelen lursailaren salerosketaren eskrituren sinadura ekitaldia. Donostiako alkate Eneko Goiak eta INVIED Etxebizitza, Azpiegitura eta Defentsako Ekipamenduaren Zuzendari Gerente Maria Angeles Canok notarioaren aurrean sinatu dute lursailaren salerosketa. Eta lursail hori Donostiako Udalaren esku gelditu da, eta hurrengo lau urtetan garapen urbanistikoari ekiteko lanak egingo ditu, hain zuzen ere, donostiarrei zuzendutako babestutako 1.700 etxebizitza berri eraikitzea posible egingo duen garapen urbanistikoa.

Sinaduran parte hartu dute ere, Udal gobernuko hainbat kidek, negoziazio prozesuan parte hartu duten hainbat udal-zuzendari eta teknikari, zein Euskadiko Gobernuaren Delegatuaren ordezkariak. Behin eskriturak sinatuta, Alkatea eta Zuzendari Gerentea prentsaren aurrean pozik agertu dira hiriarentzat ona izango den akordioa dela-eta.

Etorkizuneko Donostia

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Egin berri dugun sinadurarekin pauso historikoa eman dugu hiriarentzat erdigune berria marraztu ahal izateko, hain zuzen ere, donostiarrei zuzendutako etxebizitza berriak, auzo ezberdinen arteko lotura hobeak eta hiri ikuspegia duten puntako proiektuak garatzeko aukera emango duen erdigune berria«.

Horiek horrela, Goiak gaineratu du, une honetan garapen urbanistiko garrantzitsua egin ahal izateko lanak hasteko atzera kontua hasi dela, eta horri esker, donostiarrei gehien arduratzen dien gaiari irtenbidea emateko aurrera pausoak egiten jarraitu ahal izango dela. Eta segidakoa esan du: “Hiriarentzat itxita zegoen eremua ireki egingo dugu. Irisgarria egingo dugu; hobeto konektatua egongo da; eta zerbitzu berriak izango ditu, hain zuzen ere, bertan biziko diren hiritarrei zein Loiola eta Txomineneako auzotarrei ezezik, donostiar guztiei ere zuzendutako zerbitzu berriak«.

Hortaz, Donostiako alkateak gogorarazi du, behin sinadura eginda, militarrek lau urteko epea izango dutela eremua uzteko, eta bitartean, Udala eremu berriaren diseinua eta plangintzan aurreratzen joango da, eta horretarako, ideien nazioarteko lehiaketa egingo da, eta era berean, behar diren pausoak emango dira Plan Orokorra aldatzeko, garapen berrian eragina izango duten aspektuak kontuan hartuz.

Horrenbestez, Eneko Goiak eskerrak eman dizkie «hainbeste urtetan Donostian zein Madrilen une hau posible egiteko lan egin duten pertsona guztiei. Sinadura honekin udal korporazio ezberdinak parte hartu duten prozesua amaitu dugu. Ez da erraza izan, baina hiriak zuen desira lortuta amaitu da. Zorionak Donostia!”.

Hiriaren garapena

Bestalde, Etxebizitza, Azpiegitura eta Defentsako Ekipamenduko Institutuaren Zuzendari Gerente Maria Angeles Canok honakoa adierazi du: “Gaur prozesu luze eta zaila amaitu dugu, hain zuzen ere, erakundeen arteko elkarlanaren garrantzia eta hiritarrekiko konpromisoa agerian uzten dituen prozesua. Loiolako Kuartelaren salerosketa egiteko eskrituren sinadura pauso historikoa da, izan ere, erabilera lursailaren erabilera berria eman ahal izango zaio, Donostiak dituen behar urbanistiko, sozial eta ekonomikoei erantzunez”.

Era berean, esan du, INVIED-etik beti lan egin dutela Defentsako Ministerioaren ondarea modu eraginkorrean eta arduratsuan kudeatzeko, «gure azpiegiturak modernizatuz eta aldi berean, hirien garapenari ekarpena eginez«.

Azkenik, eskerrak eman dizkio Donostiako Udalari, inplikatutako administrazio guztiei eta talde tekniko zein juridikoei akordioa posible egiteagatik. «Sinadura honekin gure konpromisoa berresten dugu kudeaketa publiko garden, eraginkor eta interes orokorrera zuzendutako kudeaketaren alde«, adierazi du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0323 Hainbat banku-erakundetako bezeroei telefonoz eta digitalki iruzur egiteko kanpaina masibo berri batez ohartarazi du Ertzaintzak

Iruzur horretan, biktimek SMSak, dei faltsuak eta bideo-deiak jasotzen dituzte berehalako mezularitzako WhatsApp aplikazioaren bidez,…

7 horas hace

26_0322 Durangon atxilotu dute gizon bati labana batekin eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu dute Durangon, lesio larrien delitu bat leporatuta. Atxilotuak arma zuri…

10 horas hace

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas de Bizkaia.

26_0321 La Ertzaintza desarrolla con éxito un plan preventivo contra robos de campanas en ermitas…

10 horas hace

Las estaciones del TAV en Donostia e Irun estarán finalizadas antes del próximo mes de agosto

El secretario de Estado de Transportes y Movilidad Sostenible, José Antonio Santano, ha confirmado los…

10 horas hace

Arrasate, Pasaia y Zestoa, declarados oficialmente zonas tensionadas para limitar el precio del alquiler

El Boletín Oficial del Estado (BOE) ha publicado hoy la declaración de Arrasate, Pasaia y…

10 horas hace