Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Klasikoa 2025 txirrindulari lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

• Lasterketa abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da eta Gipuzkoako hiriburuan izango ditu hasiera eta amaiera
• Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Abuztuaren 2an, larunbata, jokatuko da Donostiako Klasikoa 2025. Lasterketaren 44. edizioak, ohi bezala, Donostiako Boulevardean izango ditu irteera eta helmuga. Guztira, 211,4 kilometroko ibilbidea izango du, 11:20ean abiatuko dira txirrindulariak eta, antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, 16:29ak edo 17:02ak aldera amaituko da.

Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa (Ertzaintzaren Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek parte hartuko dute), lasterketak eragina izango duen herrietako udaltzaingoekin batera.

Honako hauek dira Donostiako Klasikoaren ondorioz Gipuzkoako errepide sare nagusian izango diren mozketak eta gutxi gorabeherako ordutegiak:

TRAFIKOAN ERAGINAK

ERREPIDEA

KOKALEKUA

NORANZKOA

MOZKETAREN ORDUA

AMAIERA ORDUA

Gi-20

10 irteera, Añorga

Irun

11:00

11:40

13:55

14:50

A-15

164 irteera, Mandazubiko biribilguneko lotunean

Biak

11:15

11:45

13:55

14:40

N-I

446 irteera

Vitoria-Gasteiz

11:25

12:00

13:50

14:35

AP-8

Zarauzko ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak

Zarautz

12:15

12:40

AP-8

Zumaiako ordainlekutik irtetea, auto-ilara posibleak

Zumaia

12:35

12:55

AP-8

11 irteera, Oiartzun (Arragua)

Bilbo

15:20

16:25

Gi-636

0,00 KP. Bidea erabat moztuko da, trafikoa Beraunera bideratuko da

Irun

14:30

15:05

Gi-636

2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638)

Donostia

14:30 (moztu) eta 15:35 (itxi)

16:25

Gi-636

2,900 KP, Lezo-Errenteria irteera-adarra (GI-2638)

Irun

15:35

16:25

Gi-636

5 PK Lintzirin. Auto-ilada posibleak 3,000 KPko itxieraren ondorioz

Donostia

15:35

16:25

Gi-636

15,500 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Behobiara bideratuko dira autobidea hartu ahal izateko

Donostia

15:00

15:45

Gi-636

14,200 KP. Bidea erabat itxiko da, ibilgailu arinak Ficobara bideratuko dira.

Behobia

15:00

15:45

N-634

15,200 KP, Orioko gaina

Zumaia

12:10

12:55

Donostiako Klasikoa 2025 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia, 24 orduetan aktibo dagoena, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edota X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

51 minutos hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

51 minutos hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

51 minutos hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

4 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

4 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

4 horas hace