Categorías: albisteak-berriak

Euskal Poliziak ibilgailuen abiaduraren kontrola areagotuko du Euskadin datozen egunotan

• Kontrolak abuztuaren 4tik 10era bitartean egingo dira Euskadiko bide-sarean

Euskal Poliziak abiaduraren kontrola areagotuko du datorren astean, abuztuaren 4tik 10era bitartean, Euskadiko bide-sarean egingo den kanpainekin. Operatibo hori 2025. urterako programatu diren Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren parte da. Guztira 32 kanpaina egitea aurreikusten da.

Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen %32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen istripuetan hil ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

7 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

7 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

7 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

10 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

10 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

10 horas hace