Categorías: albisteak-berriak

Bi atxilotu Donostian beldurra erabiliz lapurreta egiteagatik

Ertzainek Donostian beldurra erabiliz egindako lapurretaren bi egileak atxilotu zituzten atzo. Atxilotuek arma zuri batekin mehatxatu zuten pertsona bat telefono mugikorra eta diru-zorroa kentzeko

Atzo, igandea, goizeko seiak aldera, bi gizon gazte bati hurbildu zitzaizkion Gipuzkoako hiriburuko Loiolako Erriberak auzoan oinez zihoala. Ezezagunek, mehatxu eginez eta batek bandoleran zeraman arma zuria erakutsiz, bere gauzak emateko agindu zioten. Horrela, gazteari telefono mugikorra eta diru-zorroa lapurtu zizkioten, dokumentazio eta diru eta guzti.

Biktimak berehala deitu zuen SOS Deiak 112 larrialdietako telefonora gertatutakoaren berri emateko, eta Ertzaintzaren patruila bat segituan bertaratu zen gertatutakoari buruzko datuak eta lapurretaren egileen deskribapena jasotzeko.

Biktimak emandako deskribapenari esker, beste patruila bateko kideek handik laster aurkitu zituzten inguruan bi susmagarriak, eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.

Atxilotuak antzeko egitateengatik aurrekariak dituzten 24 eta 25 urteko bi gazte dira, eta atzo arratsaldean, zegozkion polizia-eginbideak bete ondoren, jarri zituzten agintari judizialaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

10 horas hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

10 horas hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

10 horas hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

13 horas hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

13 horas hace

‘Bilbao Moda’, una iniciativa del Ayuntamiento para fomentar la colaboración entre los comercios y el talento de los diseñadores locales

“Se trata de un proyecto basado en el trabajo colaborativo con numerosos agentes de Bilbao,…

13 horas hace