Aurkeztu dute Bilboko Udalaren Helmugen Jasangarritasun Turistikorako Plan berria (PSTD), eta bertan izan dira Basquetourreko zuzendari Daniel Solana eta Nora Abete alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzia.
Planak 4,8 milioi euroko aurrekontua du, eta Bilbao hiri-helmuga berritzaile gisa sendotzea du helburu nagusi. Horretarako, ingurumenaren, ekonomiaren eta lurraldearen oreka jasangarria kontuan hartzen ditu, eta klima-aldaketa edo gehiegizko turismo-eskaera bezalako erronkei aurre egin nahi die. Ekintzak Artxanda aisialdi, kirol eta gastronomiarako gune natural gisa biziberritzean oinarritzen dira, Artxanda Aktibatzeko Planaren bidez, ingurunea ikuspegi jasangarri batetik modernizatuz eta hiriko lehiakortasun turistikoa indartuz.
Gaur goizean, Daniel Solanak Nora Abete lagundu du birmoldaketa lanak ikusteko bisitan. Artxandako Funikularreko goiko geltokia espazio zabal, garden, moderno, irisgarri eta jasangarri bihurtu da. Birmoldaketa lanen helburu nagusiak izan dira geltokiaren modernizazio arkitektonikoa eta funtzionala, irisgarritasuna hobetzea eta ingurumen-inpaktua murriztea, energia-eraginkortasuneko irizpideak aplikatuz.
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…
Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…