Categorías: albisteak-berriak

Basquetourrek eta Silken Hotelesek bat egin dute Grand Tourra bidaiariei hurbiltzeko

Basquetourrek eta Silken Hoteles hotel-kateak elkarlan berritzaile bat aurkeztu dute. Ekimen honen bidez, Euskadi Basque Country Grand Tour esperientzia Euskadiko Silken hoteletako bezeroengana hurbilduko da, bidaia-esperientzia berezi hau hotelguneetatik abiatuta ezagutarazteko.

Ekitaldia Silken Gran Hotel Durangon (Durango, Bizkaia) egin da, eta bertan izan dira Basquetourreko zuzendaria, Dani Solana, eta Silken Gran Hotel Durango eta Silken Indautxu (Bilbao, Bizkaia) hoteletako zuzendaria, Alfredo López.

Akordio honi esker, hotel-kateko establezimenduek informazio-erakusmahai bat jarriko dute beren bezeroen eta ohiko erabiltzaileen eskura. Bertan, Grand Tour osatzen duten zortzi ibilbideen mapa ilustratua egongo da ikusgai; tresna hau turismo deszentralizatuagoa, iraunkorragoa eta kalitatezkoagoa sustatzeko diseinatu da.

Ekintza hau lehen esperientzia pilotu gisa planteatu da, ostalaritza-sektorearekin lankidetza-formula berriak probatzeko asmoarekin. Helburuetako bat da Euskadi turismo-helmuga erreferente gisa sendotzea eta bisitariaren esperientzia hobetzea, ostatura heltzen den unetik bertatik hasita.

Ekimen honen bidez, Basquetourrek beste urrats bat egin du Euskadi Basque Country Grand Tour proiektu estrategikoa zabaltzeko bidean. Egistamo hau turismo-fluxuak deszentralizatzeko, sasoiz kanpoko bisitak sustatzeko, egonaldien iraupena luzatzeko eta helmugan egiten den gastua handitzeko diseinatu da. Zortzi ibilbide tematikoen bidez, lurralde osoko baliabide turistikoak balioan jartzen dituen eskaintza anitz, iraunkor eta kalitatezkoa sustatzen du.

Gainera, Euskadi helmuga arduratsu gisa kokatzeko apustua sendotzen du, turismo etikoaren printzipioak barneratuz eta sektore publiko zein pribatuaren arteko gobernantzaren alde eginez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

9 horas hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

1 día hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

1 día hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

1 día hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

1 día hace

El Parque Cristina Enea se convierte en el escenario del XXII Campeonato Nacional de Trepa de Árboles

Por primera vez, Donostia es la sede de este certamen estatal que reúne a los…

1 día hace