Proposamenak Alemaniatik, Espainiatik, Erresuma Batutik eta Suediatik datoz
Hamar proiektu teknologiko (bost espainiar eta bost europar) lehiatuko dira Zinemaldia Startup Challengen, ikus-entzunezkoen sektorean aplika daitezkeen garapen teknologikoetan diharduten startup sortu berrietarako eta ekintzailetza-taldeetarako lehiaketan.
Zinemaldia & Technologyren ekimen nagusia da Zinemaldia Startup Challenge, eta irailaren 25ean, ostegunean, egingo da. Aukeratutako hamar proiektuak aurkeztuko dira eta mahai-inguru bat egingo da teknologia berrien inplikazio etikoei buruz. Bertan, teknologia inklusibo, dibertso eta adierazgarriago bat nola lortu hausnartuko da.
Estatu-lehiaketako bost finalistetako hiruk adimen artifiziala aplikatzen dute euren garapenetan: Bubbok plataformetako edukien gomendio pertsonalizatuak eskaintzen ditu; Crowdy ekosistema bat da, ikus-entzunezko proiektuak kudeatzeko eta edozein ekoizpen-fasetan talentua erakartzeko baliabideak biltzen dituena; eta IT’S ON streamingeko plataforma bat da, filmaketak urrunetik gainbegiratzeko aukera ematen duena. Bi aplikazio mugikor hauek osatzen dute hautaketa: Kultura Hub, Europako kultura-erakundeen ikus-entzunezko edukia konektatzen eta ikusarazten duena, hizkuntza gutxituetan arreta berezia ipinita; Quickets aplikazioak, berriz, zinema-sarreren last minute salmenta eskaintzen du, deskontuekin, prezio dinamikoetako tekniken bidez.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…
26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…
Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…
Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…
Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…
La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…