Categorías: albisteak-berriak

Puntu morea berriro irekita Donostiako Aste Nagusian

Aste Nagusia dela eta, Donostiako Udalak 24 orduko arreta-baliabideak aktibatzen ditu indarkeria sexistaren kasuak prebenitzeko eta artatzeko.

Donostiako Udalak dei egin die herritarrei indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia ospa dezaten. «Gure hiriak mota guztietako indarkeriazko jokabideak gaitzesten ditu», adierazi dute udalbatzako kideek.

Eneko Goia alkateak azpimarratu duenez, «pertsona guztiek, emakume zein gizon izan, gure jaiez gozatzeko aukera izan behar dute, askatasun eta segurtasun testuinguru batean. Donostia erabat konprometituta dago zentzu horretan, eta gure batasuna ikusarazi nahi dugu askatasun hori bortxatzen duen edozein ekintzaren aurrean «.

Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, «kanpainaren helburua da jai-giroan eraso sexisten aurkako mezuak zabaltzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ezagutza sustatzea eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera proaktiboak sustatzea. Bi eremu lantzen dira: prebentzioa eta arreta eta laguntza «.

Eskuragarri dauden baliabideak abuztuaren 10etik 17ra

  • Profesionalen aurrez aurreko arreta Ordutegia: 13:00etatik 5: 00etara Kokapena: lehengo prentsa-kioskoa
  • Emakumeen Etxea (Okendo kalea 9) Ordutegia: 5: 00etatik 10:00etara
  • Berdintasun Sailaren telefonoa Zenbakia: 630 934 994

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0337 Gizon bat atxilotu dute Aretxabaletan droga-trafikoagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Aretxabaletan droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotua patinete batekin zihoala atzeman…

21 horas hace

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián

26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián Gizon…

2 días hace

26_0335 Gizon bat atxilotu dute Irunen dirua zuen gutunazal bat lapurtzeagatik

Ertzaintzak ikertzen ari zen eta makuluak zituen pertsona bati, laguntzeko itxurak eginez, 6.000 euro lapurtu…

3 días hace

26_0334 Bi atxilotu Gasteizen piper-gasa erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta

Ertzainek bi gazte atxilotu dituzte Arabako hiriburuan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta-saiakuntza bana leporatuta. Lapurretetako bat…

3 días hace

26_0333 Gasteizen gizon bat atxilotu dute adineko gizon bati indarkeriaz lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere…

3 días hace

Dos detenidos en Irun tras estafar 28.500 euros con un teléfono móvil robado

La Ertzaintza ha arrestado en Irun a dos hombres acusados de los delitos de hurto…

3 días hace