25_0526 Gernika, hiru atxilotu ibilgailu baten barruan indarrez lapurtzeagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-08-10
Ertzaintzako agenteek 22, 25 eta 34 urteko hiru gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Gernikako leihatila hautsiz ibilgailu baten barruan hainbat objektu lapurtzeagatik.
Atzo, larunbata, arratsaldeko bostak aldera, pertsona batek Gernikako Udaltzaingoan salatu zuen bere ibilgailuaren barruko objektuak lapurtu zituela leihatila bat hautsita.
Gernikako Udaltzaingoak gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzari, eta Bizkaiko udalerriko ertzain-etxeko agenteek hiru gizon atzeman zituzten, emandako deskribapenarekin bat zetozenak eta tren bat hartzera zihoazenak. Pertsona horiei azaleko miaketa egiteko orduan, lehen aipatutako ibilgailutik lapurtutako gauzak aurkitu zizkieten, eta atxilotu egin zituzten, indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat egotzita.
Hiru atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten beharrezko izapideak egiteko, eta epailearen esku utziko dituzte bihar.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…