Ertzainek hiru gizon atxilotu zituzten atzo Donostian, hainbat pertsonari telefono mugikorrak lapurtzea leporatuta. Berreskuratu dituzten telefonoetako batzuk jada itzuli dizkiete horien jabeei.
Atxiloketak atzo, igandea, goizeko lehenengo orduan egin zituzten. Donostiako Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruilek Kontxa Pasealekuan identifikatu zuten bere gauzen artean hiru telefono mugikor zeramatzan gazte bat. Agenteek egiaztatu zutenez, hiru telefono horietako bi goizaldean lapurtu zituzten Gipuzkoako hiriburuan, eta ebasketen egilea atxilotu egin zuten, beraz.
Ondoren, beste bi gazte atxilotu zituzten Boulevard Zumardian telefonoak lapurtzeagatik. Uniforme gabeko patruila batek ikusi zuen gizon bat autobus-geltokian zegoen pertsona bati telefonoa lapurtzen, beste bat inguruan zelatan zegoen bitartean. Ertzainek lehenengo gizona atxilotu zuten lapurtutako telefonoa zeramala, baina bigarrena korrika irten zen, eta bidera irten zitzaion herritar bat kolpatu zuen eta biak lurrera erori ziren.
Ustezko egileak aurre egin zien agenteei, eta beste bi telefono mugikor, horiek ere ustez lapurtutakoak, ezkutatu nahian ari zela konturatu ziren. Pertsona hori ebasketa-delitua eta agintaritzari aurre egitea leporatuta atxilotu zuten.
Atxilotuak, 25 urteko bi eta 22 urteko bat, Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarri zituzten, eta Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du telefono mugikorren jatorria argitzeko eta euren legezko jabeei itzuli ahal izateko.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…
Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…
Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…
Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…
Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…