25_0545 Bilbo, bi atxilotu ostalaritza-establezimendu batean lapurretan ari zirela
Prentsa Zerbitzua
2025-08-18
Ertzaintzako agenteek 34 eta 53 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, ostalaritzako establezimendu batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak lokal barruan zeuden polizia-patruilak iritsi direnean.
Gaur, astelehena, goizaldeko 04:00etan, Bilboko Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruilak San Adrian auzoko ostalaritza-establezimendu batera joan dira, indarra erabiliz lapurreta egin dutela jakin ondoren.
Agenteek leihotik ikusi dituzte bi gizon establezimendu barruan. Dirudienez, alboko leiho batetik sartu dira, inguruko estolda-tapa batekin kolpatu eta hautsi ondoren.
Lapurrek lokalean sartzeko erabili duten leihoaren ondoan establezimenduko tabako-makina batetik hartutako hainbat tabako-pakete aurkitu dituzte. Kanpora irten direnean, patruilek atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta ustez lapurretan erabili duten bihurkin bat kendu diete.
Polizia-aurrekariak dituzten bi atxilotuak gaur jarriko dituzte Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…
Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…
Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…
Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…
Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…