Categorías: albisteak-berriak

Santurtzin gizon bat atxilotu dute etxe batean bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtzeagatik


25_0548 Santurtzin gizon bat atxilotu dute etxe batean bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtzeagatik

Santurtzin gizon bat atxilotu dute etxe batean bitxiak eta beste objektu batzuk lapurtzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2025-08-19

Ertzaintzako agenteek, Santurtziko Udaltzaingoarekin elkarlanean, 32 urteko gizon bat atxilotu dute Santurtzin bertan, etxe batean indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Herritarren laguntzari esker atxilotu ahal izan zuten susmagarria lapurreta egin eta ordu gutxira.

Atzo, astelehena, 15:30 aldera, pertsona bat Santurtziko Mamariga auzoko bere etxera iritsi zenean, barruan dena hankaz gora zegoela ikusi zuen, eta lapurreta egin ziotela konturatu zen, bitxiak, dirua eta argazkigintzako materiala falta baitzitzaizkion, besteak beste.  

Muskizko Ertzain-etxeko agenteak bertaratu ziren gertatutakoa ikertzen hasteko, eta,  herritarren laguntzari esker, Santurtziko Udaltzaingoak atzo arratsaldean bertan identifikatu ahal izan zuen susmagarria. Lapurretaren ustezko egilea zela egiaztatu ondoren, Mamariga auzoan bertan atxilotu zuten.

Polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, atxilotua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan jarriko dute.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean onartutako gaiak

Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…

16 minutos hace

Donostiak “Zure hiria zaintzen” programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…

16 minutos hace

Barakaldoko Gizarte Kohesio Arloak migratzaileen erregularizazioari buruzko hitzaldi berriak bultzatu ditu maiatzaren 7an eta 12an

Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…

16 minutos hace

BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…

16 minutos hace

Barakaldok izapide bat gaitu du bere webgunean, erregularizazio-prozesuan dauden pertsonek txostenak errazago eskatzeko

Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…

16 minutos hace

Donostiako Udalak Koparen ospakizunean Donostiaren erantzun eredugarria eskertu du

Alkateak azpimarratu du mugikortasun, garbiketa eta larrialdi zerbitzuek ‘oso ondo’ funtzionatu zutela ‘hiriko erronka baten…

16 minutos hace