Categorías: albisteak-berriak

Eskalatuz leiho batera igota Bilboko etxebizitza batean lapurretan ari zenean atxilotu dute


25_0554 Eskalatuz leiho batera igota Bilboko etxebizitza batean lapurretan ari zenean atxilotu dute

Eskalatuz leiho batera igota Bilboko etxebizitza batean lapurretan ari zenean atxilotu dute

Prentsa Zerbitzua

2025-08-21

Ertzaintzako agenteek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, indarra erabiliz etxebizitza batean lapurreta egitea leporatuta. Ertzainek in fraganti harrapatu dute hainbat altzaritako tiraderak husten eta nahasten ari zenean.

Bilboko Ertzain-etxeko Herritarren Babeseko patruilak Elorrieta auzoko etxebizitza batera hurbildu dira bart gauean, indarra erabiliz lapurreta egin dutela jakin ondoren. Etxeko jabea oporretatik itzuli eta atea irekitzen saiatu zenean, ezin izan zuen ireki, eta sarrailagile bati deitu zion.

Jabearen baimenarekin etxera sartzea lortu ondoren, agenteek gizon bat aurkitu zuten barruan, eta egongelako eta logela nagusiko altzarietako tiraderak kanpora aterata zituen eta dena nahastuta zuen. Polizia-patruilak ikusi zuen bainugelako pertsiana behartuta eta leihoa irekita zegoela, eta oinetako-arrastoak ere ikusi zituen leiho-barrenean, eta ustezko lapurra bertatik sartu zela pentsatu zuen.

Delituaren ebidentziaren aurrean, Ertzaintzaren baliabide batek atxilotu zuen gizona, 28 urtekoa, eskalatuz eta indarra erabiliz etxe batean lapurreta egitea leporatuta.   Ertzain-etxeko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua gaur jarriko dute Bilboko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

9 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

9 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

9 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

9 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

9 horas hace