Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Gueñesen desagertutako gizon baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak 50 urteko gizon baten bila ari dira atzotik, senitartekoek Gueñesen desagertu zela salatu ondoren. Desagertuta dagoen gizona etxetik irten zen eta orduak igaro ondoren ez zen itzuli.

Senideen salaketa jaso ondoren, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek bilatzeko operatiboa ezarri zuten, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta. Operatiboan parte hartzen ari dira, besteak beste, Ertzaintzako Balmasedako Ertzain-etxeko patruilak, ZEUko Mendiko Ataleko agenteak, helikoptero bat eta droneak, suhiltzaileak eta Gueñesko Udaltzaingoa.

Gizonaren bila Galdames, Sopuerta eta Sodupeko landa-eremuetan, desagertua sarri ibiltzen den lekuetan ari dira.  Biktima 50 urteko gizona da, 170 cm neurtzen ditu eta 70 kg pisatzen ditu. Ile eta bizar zuria ditu, gorputzean tatuaje ugari ditu eta horietako batek erabat estaltzen dio eskuineko besoa.

Desagertutako gizonari buruzko Informazioren bat ematerik izanez gero, herritarrek larrialdietarako 112 telefonora dei dezakete.

Jaitsi erantsitako dokumentua