25_0577 Hildako bat eta bi zauritu larri Okondon gertatu den zirkulazio-istripu batean
Prentsa Zerbitzua
2025-09-02
Gaur goizaldean gazte bat hil da eta beste hiru pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Arabako Okondo herrian ibilgailu bat errepidetik atera eta irauli ondoren. Biktimak 17 eta 19 urte bitarteko gazteak dira.
Istripua goizaldeko ordu bata aldera gertatu da A-3632 errepidean, Okondoko udal-barrutian. Istripua izan duen ibilgailua errepidetik atera da eta iraulita geratu da. Barruan lau gazte, bi gizon eta bi emakume, zihoazen eta bi gizonek izan dituzte zauri larrienak. Laudioko suhiltzaileek erreskatatu dituztenean, bertaratu diren osasun-langileek bihotz-biriketako bizkortze maniobra egin diete. Hala ere, horietako bat, auto gidaria, lekuan bertan hil da eta beste hiru gazteak ospitalera eraman dituzte, horietako bi zauri larriekin.
Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxita geratu da, eta goizeko bost eta erdietan ireki da zirkulaziorako.
Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak astearte honetan egin du Udaltzaingoko langileei eta Babes Zibileko boluntarioei…
Talde Motorra Elgoibarren bildu da, Lehentasunezko Jarduera Eremuaren bide-orrian jasotako proiektuen eta jarduketen azken urteko…
Bingen Zupiria eta Elixabete Etxanobe lurraldeko segurtasunaren egoeraren eta ikuspegi integral batetik aurkezten diren etorkizuneko…
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…