25_0582 Errenterian atxilotu dute etxe batean lapurreta egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-09-03
Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Errenterian, igandean Donostiako etxe batean ustez lapurreta egiteagatik. Atxilotuak konponketa-lan batzuk egin zituen etxe horretan orain dela hilabete batzuk.
Lapurreta joan den igande arratsaldean egin zuten Donostiako Loiola auzoan. Lapurra terraza batetik sartu zen barrura, eta dirua eta beste objektu pertsonal batzuk hartu zituen.
Jabeek gertatutakoaren berri izan zutenean, bertan zuten gailu elektroniko baten bidez ustezko lapurraren irudiak lortu zituzten, eta duela ia urtebete etxean iturgintza-lan batzuk egiteko kontratatu zuten gizona zela ikusi zuten.
Lapurretaren biktimek joan den astelehenean salatu zituzten egitate horiek polizia-egoitzan, eta atzo, asteartea, gauean, susmagarria Errenterian aurkitu eta ondarean aurkako delitu batengatik atxilotu zuten. Egindako ikerketari esker jakin ahal izan zutenez, pertsona hori, egun batzuk lehenago, Errenteriako gasolindegi bateko kanbio-makinan lapurreta egiten ere saiatu zen.
Antzeko egitateengatik polizia-aurrekari ugari dituen atxilotua datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…