Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailak, Santander Creativa Fundazioak (FSC) eta Logroñoko Udaleko Kultura Unitateak sustatutako “Bertatik bertara” laguntzen deialdia egin da aurten ere, hiru hirien arteko lankidetza kulturala bultzatzeko eta dinamizatzeko, eta hiru hiri horietako kultura- eta sormen-sektoreari proiektuak elkarrekin garatzeko aukera eskaintzeko. Proiektu horiek dagozkien programazioetan sartuko dira.
Dirulaguntzak eskatzeko epea irailaren 8tik 26ra luzatuko da, eta gehienez sei ekimen hautatuko dira. Ekimen horiek hiru hirietako kultura-eragileen lankidetza-lanaren emaitza izango dira, eta hiru hirietatik gutxienez bitan gauzatu beharko dira 2025ean. Lehentasuna izango dute hiru hirietan jarduerak planteatzen dituztenek.
Programa horretarako 90.000 euro bideratu dira, hiru erakundeek hainbana jarrita (30.000 euro bakoitzak) eta hautatutako sei proiektuen artean banatuak (15.000 euro bakoitzarentzat). Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkeztu ahalko du.
DOKUMENTAZIOA ESKURAGARRI DAGO FSC-REN WEBGUNEAN
Deialdiaren oinarriak eta eskabideak FSCren webgunean jaitsi daitezke (www.santandercreativa.com), eta behar den dokumentazio guztia info@santandercreativa.com helbidera bidali behar da, irailaren 26ko (barikua) 23:59ak baino lehen.
Deialdira aurkez daitezke Langile Autonomoen Araubide Berezian izena emanda dauden profesionalak eta enpresak edo bestelako entitateak, beren forma juridikoa edozein dela ere, kultura-ondasunak sortzen, ekoizten, banatzen eta merkaturatzen aritzen badira, beren jarduera hiru hirietako batean egiten badute eta ez badira toki-erakundeei, toki-erakunde autonomoei edo tokiko enpresa-erakunde publikoei atxikitako merkataritza-sozietateak.
Hiru hirietako ordezkariek osatutako Balorazio Batzordeak aukeratuko ditu proposamenak, eta proiektuen kalitatea, interesa, bideragarritasuna eta berrikuntza ebaluatuko ditu. Batzordeak bi hilabeteko epea izango du, gehienez, egokien iritzitako proiektuak aukeratzeko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Azkenik, deialdia egin duten erakundeek zehaztuko dute zein bi proiektu finantzatuko dituen erakunde bakoitzak.
«Bertatik bertara 2024» programaren balantzea
2024an laguntzen deialdira aurkeztu ziren hamazazpi proposamenetatik, epaimahaiak sei hauek hautatu zituen:
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…