Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du Usurbilen, hilketa-saiakeraren delitua leporatuta. Atxilotuak indarkeria erabiliz lapurreta egin zion emakume bati larunbat arratsaldean, eta lokarri batekin itotzen saiatu zen. Gaztea borda batean atxilotu dute, bigarren gizon batekin bertan gaua pasatzen ari zenean. Bigarren pertsona hori ere atxilotu egin dute, baina jada aske utzi dute, ez baitago lapurretan inplikatuta. Borda miatu dutenean, biktimari lapurtutako kreditu-txartela aurkitu dute.
Larunbatean, 21:00ak aldera, gazte bat kalean oinez zihoan emakume bati dirua eskatzera hurbildu zen Usurbilgo Kalezar auzoan. Emakumeak ezezkoa eman zionean, gizona atzetik hurbildu zitzaion eta soka batekin lepoa inguratu eta itotzen saiatu zen, eta biak lurrera erori ziren. Gazteak emakumearen gerriko poltsa hartu eta korrika alde egin zuen. Biktima inguruko baserri batera joan zen laguntza eske, eta Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zion.
Bertaratu ziren polizia-baliabideek biktima artatu eta lapurretari buruzko informazioa bildu zuten.
Atzo, igandea, 13:00ak aldera, ertzainak Usurbilgo borda abandonatu batera joan ziren, eta bertan bi gizon aurkitu zituzten. Miatu zutenean, biktimaren izenean zegoen kreditu-txartel bat eta indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen pertsonaren jantzien ezaugarri bereko arropak aurkitu zituzten. Hasiera batean, ertzainek bi gizonak, 24 eta 27 urtekoak, atxilotu zituzten egindako delitu larriaren ikerketaren esparruan.
Ertzain-etxean egiaztatu ahal izan zuten 24 urteko atxilotuak bakarrik parte hartu zuela gertakarian, eta bigarren atxilotua aske utzi zuten, beraz. Atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri zuten, eta honek espetxeratzeko agindua eman zuen.
26_0304 La Ertzaintza inicia una investigación interna para aclarar las circunstancias que han rodeado la…
Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…
Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…
Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…
Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…
La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…