Categorías: albisteak-berriak

Foru Aldundiak berretsi egin du DIPCri eta Emakumeak Zientzian programari emandako babesa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) duen konpromisoa berritu du aurten ere, 500.000 euroko ekarpen ekonomikoaren bidez, fisikaren eta beste diziplina zientifiko batzuen arloan nazioarteko erreferentzia den zentro horren jarduerak indartzeko.

Ekarpen oso horretatik, 330.000 euro DIPCren ohiko jarduerak laguntzera bideratuko dira, eta 170.000 euro, berriz, Emakumeak Zientzian programari bultzada ematera. 2020an abian jarri zen ekimen honen helburua da emakumeen ibilbide zientifikoak sustatzea eta haiek ezinbesteko erreferente gisa kokatzea. Gainera, emakumeek zientziaren aurrerapenean egiten duten ekarpenari ikusgarritasuna ematea, oraindik eremu zientifiko eta teknologikoetan presente dauden genero-estereotipoak apurtzea, eta nerabeen artean bokazio zientifikoak piztea du xede, horrela zientzia askotarikoago, bidezkoago eta eraldatzaileago baterako bidea zabaltzeko.

Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatua den Unai Anduezak azpimarratu du “DIPC Gipuzkoarentzat eragile estrategiko eta erabakigarria da, ez bakarrik bikaintasuneko ikerketaren esparruan, baizik eta berrikuntzaren eta talentuaren prestakuntzaren motor nagusi gisa ere. Bere jardunak gure lurraldearen posizioa indartzeaz gain, ezagutza, berrikuntza eta gizarte-garapena uztartzen dituen ekosistema sendo eta iraunkorra sendotzen laguntzen du”.

Lankidetza honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Departamentuak bere babes estrategikoa berretsi dio DIPCri, arreta berezia jarriz arlo zientifikoan emakumeen ibilbide profesionala sustatzeari eta ikerketa ekosistema anitzago, inklusibo eta bikaintasuneko batera aurrera eginez. Anduezak adierazi du “lankidetza honen bidez, zientzian aukera-berdintasunarekiko gure konpromisoa berresten dugu, eta Emakumeak Zientzian bezalako ekimenak babesten ditugu; ekimen horiek neskak eta gazteak bokazio zientifikoak garatzera eta etorkizuneko ikerketa eta teknologiako liderrak izatera bultzatzen bait dituzte”.

Ikerketa arloan bikaintasunagatik nazioartean ezaguna den DIPCk lankidetza-sare zabala eta sendoa du tokiko eta nazioarteko erakundeekin. Zentroak funtsezko papera betetzen du ez bakarrik ezagutza zientifikoaren aurrerapenean, baizik eta ikertzaile berrien belaunaldiak trebatzen eta zientzia gizarteratzen. Anduezak nabarmendu du «Gipuzkoak bikaintasuneko zentroak, hala nola DIPC, bultzatzen jarraituko du, jakitun baikara zientzia gure garapen ekonomiko eta sozialerako ardatz estrategikoa dela, eta etorkizun bidezkoago, berritzaileago eta iraunkorrago bat eraikitzeko tresna nagusietako bat dela.»

Ekarpen berri honekin, Gipuzkoak ezagutzan, berrikuntzan eta ekitatean oinarritutako garapen eredu baten aldeko apustua sendotzen du, zientzia lurraldeko aurrerapen ekonomiko eta sozialeko estrategiaren erdigunean kokatuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

13 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

13 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

13 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

13 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

13 horas hace