Categorías: albisteak-berriak

Lankidetzako Departamentuak harrera egin dio Sahara Askeko Errepublika Arabiarreko Gazteria eta Kirol ministroari

Gipuzkoako Foru Jauregiak gaur goizean hartu du Sahara Askeko Errepublika Arabiarreko (SAEA) Gazteria eta Kirol ministroa, Hasanito Echbalal, Ministroarekin batera izan dira Salama Lehbib, gazteria-planaren arduraduna; Eliz-za Abidin, UJSARIOko (Union de Juventudes Saharauis) ordezkaria; Marta Ponce, RASDen Lagunen Elkartekoa; eta Itsaso Andueza, Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitatekoa.

Topaketan izan dira, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza zuzendaria, Ana Priede, eta Gazteria zuzendaria, Isaac Palencia. Bi ordezkariek lurraldeak giza eskubideen defentsarekin eta nazioarteko lankidetzarekin duen konpromisoa azpimarratu dute, bereziki saharar herriarekin.

Bisita hau euskal hiru lurralde historikoetan egiten ari diren ibilbide instituzionalaren parte da, eta oraingoan gazteria sahararra jarri du ardatz. Besteak beste, gai hauek jorratu dituzte: 2024ko urrian Bilbon ospatutako Saharar Herriarekin Solidarioa den Gazteriaren III. Nazioarteko Foroan ateratako ondorioak; 2023-2024 urteetako gazteria sahararraren diagnosia; eta SAEAren 2025-2028 Gazteriaren Plana.

Topaketak aukera eman du Gipuzkoa eta saharar herriaren arteko elkartasun eta lankidetza loturak sendotzeko, eta, aldi berean, euskal erakundeek babestutako proiektuei ikusgarritasuna emateko, gazteriaren parte-hartzea, ahalduntzea eta eskubideak sustatzen dituzten proiektuei, alegia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

11 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

11 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

11 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

11 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

11 horas hace