Categorías: albisteak-berriak

Nerea Arriola biolinista gipuzkoarrak Nicanor Zabaleta 2025 beka jaso du

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak hari-instrumentista gazteen prestakuntzara bideratutako Nicanor Zabaleta beka eman dio Nerea Arriola Mendieta biolinistari (Mendaro, 2002). Laguntza-lerro horrek 14.000 euroko aurrekontua du, eta 2024-2027 aldirako Beken Plan Estrategikoaren parte da. Plan horren helburua da biolin, biola, biolontxelo, harpa edo kontrabaxuko interprete gazteen garapena bultzatzea, goi mailako prestakuntza espezializatuetan sartzea erraztuz.

Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azpimarratu duenez, «gure musikari gazteen prestakuntza arlo publikotik babestea kulturaren etorkizunaren aldeko apustu irmoa da. Musika-talentu aparta du Gipuzkoak, eta bete-betean garatzeko eta nazioartean proiektatzeko beharrezkoak diren aukerak eskaini nahi dizkiegu.  Beka honekin Nicanor Zabaletaren memoria ohoratzen dugu, eta belaunaldi berriekin dugun konpromisoa indartzen dugu».

Nerea Arriola Mendietaren ibilbidea

Nerea Arriola Mendaron jaio zen musikarekin lotura handia duen familia batean, eta bost urte zituela hasi zituen biolin ikasketak. Musikenen Gradua ohorezko matrikularekin amaitu ondoren, Rolleko (Suitza) International Menuhin Music Academy-n jarraitu du ikastean, Renaud Capuçon, Oleg Kaskiv eta Guillaume Chillemme maisuen tutoretzapean. Hurrengo helburua da Biolin Interpretazioko Masterra egitea Lausanneko Haute École de Musique-n (HEMU).

Espainiako, Portugalgo, Bruselako eta Poloniako nazioarteko lehiaketetan saritua izan da, eta berriki Santiago de Compostelako Musika-Erromesen XIII. Nazioarteko Lehiaketa (2023) irabazi du. Interprete gisa, entzute handiko auditorioetan aritu da, hala nola Madrilgo Auditorio Nazionalean, Basileako Stadtcasinon, Genevako Victoria Hallen edo Luzernako KKLn, eta hainbat festibaletan parte hartu du, besteak beste, Pradeseko Pablo Casals, Gstaad Menuhin Festival edo Festival de Pâques d ‘Aix-en-Provence festibaletan.

Beka honekin, Nerea Arriolak nazioarteko garapen artistikoarekin jarraitu ahal izango du, bere ibilbidea sendotuz Gipuzkoako eta Europako panoraman proiekzio handiena duen biolinista gazte gisa.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0354 Gizon bat atxilotu dute lapurtutako bitxiak dokumentazio faltsutuarekin Donostiako establezimendu batean saldu ondoren

Atxilotuak iruzurrezko beste bi salmenta egin zituen saltoki berean joan den hilean Gizon bat atxilotu…

6 horas hace

26_0353 Gasteizen gizon bat atxilotu dute emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan edadeko emakume bati poltsa lapurtzeagatik. Emakumeak joan-etorriak…

6 horas hace

Donostiak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko du

Jardunaldiaren barruan, dastaketak, produktuen salmenta eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira, Gipuzkoa plazan. Bidezko Merkataritzaren mugimenduak 40…

14 horas hace

Detienen a un ciberdelincuente que intentó estafar 50.000 euros a una empresa de Mendaro

Una investigación conjunta entre el grupo de Cibercriminalidad Ikernet de la Ertzaintza en Gipuzkoa y…

14 horas hace

Salud activa el Consejo Asesor de Enfermedades Infecciosas Emergentes de Euskadi por el hantavirus

El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha puesto en marcha el Consejo Asesor de…

14 horas hace

CAF eleva su beneficio un 12 % hasta marzo impulsada por el mayor contrato de su historia

La compañía ferroviaria guipuzcoana CAF ha cerrado el primer trimestre de 2026 con un beneficio…

14 horas hace