Categorías: albisteak-berriak

Euskadik Europar Batasuneko Kirol Ministroen Kontseiluan erkidegoen parte-hartzearen koordinazioa gidatuko du

Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Bruselan izan da azaroaren 28an ospatuko den Ministroen Kontseiluaren prestaketa helburu izan duen lehen batzarrean

Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluko formakuntzetan autonomia-erkidegoen parte hartzearen esparruan, Euskadik kirol arloko koordinazioa hartuko du bere gain 2025 urteko bigarren seihilekoan. Zehazki, Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Ministroen Kontseiluan egingo du koordinazio lan hori, Danimarkaren lehendakaritzapean. 2004ko abenduaren 9an Europar Batasunarekin Lotutako Gaietarako Konferentzian (CARUE) ezarritako akordioen arabera egokitu zaio Euskadiri ardura hau.

Koordinazio lan hori egiteko, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunerako duen ordezkaritzak lan talde bateratu bat eratu dute. Lan talde horren helburua da Europako beste lan taldeak laguntzea eta haien jarraipena egitea, eta, ondoren autonomia erkidegoen jarrera azaltzea Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak 2025eko azaroaren 28an egingo duen bilkuran.

Aste honetan bertan bidaiatu du Bruselara Gorka Iturriagak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, lan talde bateratuak ospatu duen lehen batzarrean parte hartzeko.  Iturriagak azaldu duenez, “Euskadik helburutzat du bere jarrera defendatzea eta lan-taldeetan eztabaidatzen diren eta azaroko Ministroen Kontseiluan onartuko diren txostenetan zuzenketak proposatzea, 2024ko bigarren seihilekoan Hezkuntza eta Kulturaren arloan lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengoetxeak, egin zuen bezala. Era berean, saio ministerialean aurkeztuko den jarrera komun bat finkatzeko lanean ari gara”.

“Koordinazio lan honek sendotu egiten du Euskadik ongizatearen, eraldaketa sozialaren eta erantzukidetasunaren aldeko kirol-politika europarrak eraikitzeko duen konpromisoa, baita Europako eta nazioarteko erabaki-foroetan duen paper aktiboa ere”, azpimarratu du Iturriagak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0290 Sopelan eskola-umeak zeramatzan tren turistiko baten gidaria atxilotu dute substantzia sorgorgarrien eraginpean gidatzeagatik

Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao ofrece 6.165 plazas en los programas municipales de ocio infantil educativo y deportivo este verano

El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…

9 horas hace

La justicia confirma el despido de un trabajador de un Forum Sport de Euskadi por retirar 1.500 euros de la caja fuerte

El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…

9 horas hace

Imanol Pradales recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…

9 horas hace

Prisión para el cabecilla de una banda criminal que manipulaba máquinas de ruleta en salones de juego de Irun y Donostia

La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…

9 horas hace

El lehendakari recibe a los deportistas vascos tras su paso por los Juegos de Milano-Cortina

El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…

9 horas hace