Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo sailburuak Zinemaldiko Eusko Label saileko sariak eman ditu

PRUEBA

  • Edizio honetako irabazleak Josu Ozaita Azpirozen «Hatsa» eta Saioa Miguelen «Gatz Harana» izan dira.
  • Aurtengo Eusko Label lehiaketan 13 film laburrek hartu dute parte eta Euskadiko elikagaiei balioa eman diete.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Zinemaldiko Eusko Label film laburren lehiaketako sari-banaketan parte hartu du. Ekitaldi hori HAZIk eta Donostiako Zinemaldiak berak antolatu dute elkarrekin, eta hurbileko produktua zinemaren bidez zabaltzea eta babestea du helburu.

2025eko edizioko lehen saritua Josu Ozaita Azpiroz izan da, «Hatsa» lanarekin, eta 6.000 euro jaso ditu sari gisa. Bigarren saritua Saioa Miguel izan da, eta «Gatz Harana» lanarekin 4.000 euroko txekea jasoko du. Sailburuak berak banatu ditu sariak eta parte-hartzaile guztiek egindako lana eskertu du.

«Aurtengo edizioan, lehiaketa honen izaera modu ezin hobean bereganatu dituzten film laburrez gozatzeko aukera izan dugu. Zinema eta gastronomia, bat eginda, kilometro zeroko kalitatezko euskal produktuaren defentsan. Munduari gure gastronomia bikaina erakusteko tokia dugu hemen eta, aldi berean, Euskadiko lehen sektorearen lana baloratzeko. Eskerrik asko guztioi zuen lanengatik «azpimarratu du Amaia Barredok.

Lehiaketako epaimahaia Pedro Subijana sukaldariak, Karmele Pikabea Euskaber kooperatibako kudeatzaileak eta Raimundo Ruiz de Escudero HAZIko zuzendari nagusiak osatu dute. Film laburrak ebaluatzeko orduan, epaimahaiak kontuan hartu ditu horien kalitate artistikoa eta igorritako mezuak. Landako eta itsasertzeko ingurune bizi baten beharra, sektorean lan egiten duten pertsonen zeregina eta eredu iraunkor baten aldeko apustua izan dira lanetan agertu diren ideietako batzuk.

Eusko Label Sariak duela hamarkada bat baino gehiago sortu ziren Zinemaldiaren eta Eusko Labelen arteko lankidetzari esker. Horrela, azken horrek Zinemaldian duen presentzia sendotu da, markak biltzen dituen produktuei Zinemaldi osoan protagonismoa emanez.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0305 Bilbon indarkeriaz egindako lapurreta baten ikerketaren ondoren atxilotu dute

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…

1 minuto hace

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean onartutako gaiak

Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…

3 horas hace

Donostiak “Zure hiria zaintzen” programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…

3 horas hace

Barakaldoko Gizarte Kohesio Arloak migratzaileen erregularizazioari buruzko hitzaldi berriak bultzatu ditu maiatzaren 7an eta 12an

Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…

3 horas hace

BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…

3 horas hace

Barakaldok izapide bat gaitu du bere webgunean, erregularizazio-prozesuan dauden pertsonek txostenak errazago eskatzeko

Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…

3 horas hace